_
_
_
_
Análisis:LIBURUAK | Gaiak
Análisis
Exposición didáctica de ideas, conjeturas o hipótesis, a partir de unos hechos de actualidad comprobados —no necesariamente del día— que se reflejan en el propio texto. Excluye los juicios de valor y se aproxima más al género de opinión, pero se diferencia de él en que no juzga ni pronostica, sino que sólo formula hipótesis, ofrece explicaciones argumentadas y pone en relación datos dispersos

Lau ipuin 'Neguko zirkua' esplikatzeko

1. Argentinar lotsatia: Liburuko bigarren ipuina da. Seme batek bere aitaren ibilbidea jarraitu behar du Parisen. Zoroa eta alaia, eta semeak ez daki zer pentsatu aitari buruz. Lan bereziak egiten ditu, eta ligeak ere baditu. Baina Julio Cortázar, gure familiako lehengusu urruna, ezagutzen du. Hau da argentinar lotsatia. Nola lora dezake seme gazte batek aita-amaren harremana? Semeak ez daki aitak kontatzen duenean, egia esaten duen ala ez. Ezintasuna eta lilurari buruzko ipuina.

Ipuin honetan Harkaitz Canok jokoaren arauak jarri ditu. Postmodernitateak erakutsi dituen arauen falta, autoritatearen krisia. Eta batez ere, neguaren esanahia: bakardadea, ezintasuna, jainkorik (aitarik) gabe bizitzea; eta beste negu gorri bat, jaka hutsa besarkatzen denean, amodiorik ez dagoenean bizitzan.

2. Ez da ezer gertatzen: baina bai, horixe gertatzen dela! Pertsonaia "bere amarekin akordatu da", eta ipuinak Harkaitz Canok kontatzeko erabili izan duen maisutasuna erakusten du. Eta errealitatea ezin bada ezagutu, hobe ezer ez ulertu. Idazleak narrazioaren legeekin jolasten du hemen. Zatiarekin. Errealitateak ez du osotasunik ezagutzen, dena da kontatzeko gai. Narrazioa ahia bezala desegiten da, eta kontatzeko askorik ez bada ere, kontatzen jarraitu behar dugu, Saizarbitoriak erakutsi bezala, gauzak gertatu egiten baitira azkenean.

3. Ez zaie errazegi jarri behar. Irakurleari ez zaio errazegi jarri behar. Bere lana eskatu behar du egileak. Harkaitz Canok asko maite du Ipar Ameriketan egiten den narrazio modua: isiltasunak betetzen du, tiro baten antzera, eszenatokia. Bukaera zabalik utzia dago, eta eguneroko arruntasuna une larri batekin koktelean sartu. Eta drama sortu. Ipuin dramatikoena da hau.

4. Aulkien historiako une estelarrak. Irakurleak, liburuaren eta artikuluaren irakurleak errealitatearekin lotura nahi badu, hona ipuin aproposa. Aulki desberdinen bidez Mendebaldeko historia latza erakutsi du egileak Dorre Bikoitzen aurkako atentatuan bukatuz. Mikro-ipuinez osaturiko ipuin borobila, benetan.

Beste ipuin askok zirrara berezia egin didate, eta hemen aipatutakoak bezain onak dira, edo, beste norbaiten iritzian, hobeak. Liburu aipagarria, idazlearen eta euskal ipuingintzaren pauso handia.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_