Diskoen erdiak
Iritzi ugari plazara daitezke hainbeste zeresana eman duen diskogintzaren krisialdiaz, baita gainbehera hori konpontzeko bidez ere, baina zenbaki hotzek ez dute eztabaidarako betarik uzten. Iaz 60 disko-erreferentzia aurkeztu ziren nobedadetzat Durangoko Azokan. Aurten, berriz, 34 besterik ez dira agertzen katalogoan. Merkatua astintzen ari diren zailtasunek erdira gutxitu dute ekoizpen-kopurua. Eta analisi hori are latzagoa izan daiteke 2003ko nobedadeak erreferentziatzat hartzen badira. Disko gutxiago argitaratzen dira, oro har, gutxiago saltzen delako eta, bereziki, oso zaila delako artista berrien lanak kokatzea.
"Murrizketa horren arrazoia izan daiteke zenbait diskok ospe eta salmenta asko bereganatzen dutela. Eta hobe da disko bakar baten ale asko saltzea, disko askoren ale gutxi baino", argudiatu du Elkar diskoetxeko arduradun Anjel Valdesek. "Salmentek beherantz jarraitzen dute, oraindik ez dira egonkortu", erantsi du.
Merkatua astintzen ari diren zailtasunek erdira gutxitu dute ekoizpen-kopurua
Elkarrek honako lanak ekarri ditu Azokara: Egizu lo. Lotarako kantak sehaska-kantuen bilduma, eta Lertxundi, Laboa, Urdangarin, Pier Paul Berzaitz eta Akelarreren lan berriak. Berarekin batera bulegoa partekatzen duen Oihukak, berriz, harrotasunez dio 16 disko argitaratu dituela aurten, 2003an baino bi gehiago, eta "artista kontsakratuen eta berrien arteko oreka" lortu duela. Bi atal horietan banatzen dira Hertzainak, Doctor Deseo, Idi Bihotz, Muted, Gose, Asier Serrano eta The Uski?s. Ritxi Aizpuru konpainiako zuzendariak bere lehiakideek baino zuhurrago jokatu du: "Merkatuaren egoera aztertuz gero, logikoa da diskoetxeek lupaz aztertzea zer argitaratu behar duten, gero eta gutxiago saltzen baita".
Bestalde, Xarra Azkaratek, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren izenean, beste ikuspuntu bat ematen dio krisiari, eskaria gogoan hartuta. "Nire ustez, produkzioa momentu onean dago, denetariko produktuak daudelako, alegia", esan du Desoreka, Piztiak, Arean, Bidebat, Arima Beltza, RIP eta Mal De Ojo lan berriak -bai eta Lauaxetaren omenezko Heungarrenean hamaika ere- aurkeztuko dituen konpainiako arduradunak.
Metak etxeak Negu Gorriaken karrerari errepasoa egiten dioten DVD eta CD bana eta Sorkun, Makala, Eraso!, The Solanos eta Anariren lanak dakarzkigu. Gor Diskak eta Gure Irratiak bina compact disc plazaratu dituzte. Aurtengo eskaintzaren barruan, Gontzal Mendibil eta Pirritx eta Porrotxen autoedizioak eta DDT Diskak eta Resistenciaren disko berriak aipatu behar dira.
Nolanahi ere, aurtengo azokako nobedaderik aipagarrienak, eta seguru aski salduenak, Elkarrek Euskal Herriko lau kantautore nagusiei -Laboa, Lertxundi, Berzaitz eta Urdangarini- grabatu dizkien disko berriak izango dira, bai eta iraganera begira egindako bilduma eta zuzeneko diskoak ere, RIP, Hertzainak, Doctor Deseo eta Akelarre tarteko direla.
34 disko berrietatik 24 Elkar, Oihuka, Gaztelupeko Hotsak eta Metak ekoiztetxeek argitaratutakoak dira, hauexek baitira euskal zigilu diskografikorik eraginkorrenak. Konpainia horietako bat, gainera, ateak behin-betiko ixteko zorian egon zen udan. Ez da beraz, oso momentu gozoa diskoetxe berriak abian jartzeko.
Irizpide honi kontra eginez, Jabier Muguruzak Abenduak 29 bere zortzigarren diskoa aurkeztuko du, bai kantautore bezala, bai eta haurrentzako musikan espezializatu nahian dabilen Mara-Mara Diskak zigilu berriaren arduradun gisa ere.
Mara-Marak argitaratutako lehen diskoa, Juan Kruz Igerabideren poemak, Muguruzaren musika, Mikel Azpirozen moldaketak eta 10 eta 11 urte tarteko kantarien ahotsak uztartzen dituen Nire gorputza izenekoa, joan den astelehenean aurkeztu zen jendearen aurrean.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.