_
_
_
_
GAIAK

'Blogari' euskaldunek topaketa informala egin dute Bilbon

Gero eta gehiago dira sarean bere bloga edo bitakora esekiten dutenak, baita Euskal Herrian ere. Blogosferako kide direnek zita aparta izan zuten atzo arratsaldean, Bilboko Kafe Antzokian. Izan ere, Blogari- euskaldunen topaketa antolatu zuen irratia.comek, bere bosgarren urteurrenaren dela eta. Bigarren topaketa izan da hau, aurrenekoa apirilean egin baitzuten Elgetan (Gipuzkoa).

Topaketa informalak dira eta bertan komunitate honetako kideek esperientzien, lan metodoen eta etorkizunerako proiektuen berri ematen diete elkarri. Horrez gain, kulturarekin lotutako zenbait ekitaldik osatu zuten atzoko egitaraua. Esaterako, Xabier Mendiguren Elizegi editore eta blogari-ak bere liburu berria aurkeztu zuen, Egunen harian. Urte betean egunero-egunero Sarean argitaratutako testuak bildu eta Elea argitaletxearekin plazaratu ditu, bere jarraitzaileen mesedetan.

Liburuaren aurkezpena ez zen, ordea, iragarritako ekitaldi bakarra. Topaketen antolatzaileek Interneterako konexioa prestatu zuten (Ethernet eta Wi-Fi) eta DJ Noizpopen musika zuzenean entzuteko aukera izan zen bertara hurbildu ziren guztiek.

Jardunaldiaren antolaketaz arduratu den irratia.com proiektua 2000ko azaroaren 1ean sortu zen. Irratia Internet bidez entzuteko aukera eskaini nahi zuten irratizale bik, Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendik, eta denborak arrazoia eman die, internauta askok erabiltzen baitute haiek sortutako tresna irratia entzuteko. Lehenengoko urteetan emisio bitxiak egin zituzten (Euskal Herriko bertsolarien finala, Korrika eta EZLNk Mexikora egin zuen ibilaldi, besteak beste) eta 2004an 2.0 bertsiora aldatu ziren. Orain, irrati-bitakora legez, Bilbo Hiria irratian emititzen da, astero eta astearteetan.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_