_
_
_
_

Hirian "euskaraz ere" bizitzea nahi du Andres Urrutia euskaltzainburu berriak

Erakundeak hirian euskaraz ere bizitzeko lanabesak sortzea nahi du Andres Urrutiak

El País

Orain arte egon den lekuetan ez da egon, aritu baizik" Esaldi horrekin laburbildu zuen ostiral arratsaldean Andres Urrutiaren izaera Henrike Knörr euskaltzainburuordeak, akademiaren buru berria izendatzeko ekitaldia amaitutakoan. "Ekinean nabilela ezin uka", erantzun zuen berak zuzendaritzakidearen definizioa entzunda, kargu-hartze ekitaldiaren ostean EL PAÍS-i eskainitako elkarrizketan. Segidan, ostera, baieztapen hori zehaztu zuen. "Ekinean ibiltzea, batzutan, gogoetarik eta bururik ez baldin badaukazu, alfer-alferrik da. Nik gauza biak konbinatzea gustuko izaten dut: batetik ekina, eta bestetik, garrantzitsua da modu buruzkoan aritzea. Ekina, huts-hutsean, alferrik da. Ekinarekin batera norabide bat behar dut".

Euskaltzaindiaren etorkizun hurbilari dagokionez, erakundeko buru berriak argi du zein diren norabide horien koordenada nagusiak. "Ekonomiaren ikuspegitik, oreka ekonomikoa lortu behar da. Oreka ekonomikoak esan nahi du gure aurrekontuko diru-sarrerak finantzatzeko oreka ekonomikoa", dio erakundeko zuzendaritzak duen kezkarik nagusienetako bati aipamena eginez.

Horrez gain, euskaltzainburu berriak ezinbesteko deritzo "oreka instituzionala" lortzeari, horretarako "unibertsitate, elkarte, euskalgintzan diharduten hainbat talde eta komunikabideekin" dituzten harremanak sakontzeko borondatea nabarmenduz. Bera lanaren hirugarren ardatz gisa, ikerkuntza arloa sakontzea jartzen du Urrutiak, Euskaltzaindiak "ikerketa lanetan ari den jendea erakartzea" behar duelako, horretarako erakundearen "barne funtzionamendua" eta lan horren emaitzak "jendeaurrean plazaratzeko bideak" egokituz.

"Horregatik, ekinean dabilen pertsona bezala definitu banaute, nik esango nuke norabide horretan nabilela. Eta norabide horiek dira ekinari zentzu eta esanahia jartzen dizkiotenak", erantsi zuen esandako guztien laburpen gisa.

"Lana" eta "ekina" hitzekin batera, "egokitu" eta "egokitzapena" bezalakoak etengabe errepikatzen ditu Euskaltzaindiko lehendakari izendatu berriak, bere ustez erakundeak duen beste zeregin nagusiari aipamena eginez. "Edozein erakundek momentuan momentuko premietara egokitu behar du bere burua eta Euskaltzaindiaren kasuan, orain dela zazpi urte esan nuen bezala -euskaltzain oso kargua hartzeko ekitaldian-, zerbitzua eskaini euskal gizarteari. Horri muzin egiten badiogu, huts egingo dugu; hori betetzen dugun heinean, arrakastatsu izango gara".

Egokitzeko ahalmen hori behar-beharrezkoa izango du euskarak hiri handietara ere zabaltzeko, bilbotarra izanik, euskaltzainburu berriak garrantzi handia ematen baitio hiriak euskararentzat irabazteari. "Nolabait lagundu behar dugu, lanabesak jarri behar ditugu egungo euskaldunen eskuetan, euskaldun horiek gauza izan daitezen kaleko giroan euskaraz ere bizi ahal izateko", azaldu zuen helburu horretaz galdetuta.

Andres Urrutiak argi du euskaltzainburu gisa hitzak neurtu beharko dituela, "diplomazia" kargu horri atxikitako ezaugarrietako bat baita. "Azken lau urteetan zuzendaritzan ibili naiz eta ikasbide hori ikasi dut Jean Haritschelharrengandik".

Galderak lasaitasun handiz erantzuteko joera du Andres Urrutiak, unibertsitate irakaslea izateak eman dion eskarmentua baliatuz. "Eskola asko emateak beti ematen du pixka bat egon beharra eta egoten jakin beharra, baina ez naiz bereziki lasaia edo urduria", argudiatzen du, eskarmentua izan arren "beti ikasteko gogoa, ikasteko grina eta euskararen ikuspegitik aurrera joateko asmoa" bere jardunaren ardatz izan dituela gaineratuz. "Hortik bideratu dut nire bizitza".

Lehenbiziko bilbotarra

Euskaltzaindiak arreta handia jarri du historikoki orekak zaintzen, erakunde barruan zein kanpoan. Kanpo harremanei dagokienez, kolore desberdinetako gobernu eta herri aginteekin hartumenak izan behar izan ditu. Eta horrek diplomaziaren maisu izatera eraman du.

Erakunde barruan, zaindu beharreko oreketako bat geografikoa izan da. Batua finkatzea helburu nagusitzat zuen aroan, euskaltzainak ere jatorri desberdinetakoak ziren, euskalki desberdinen iturrietatik edanak.

Andres Urrutia lehenbiziko euskaltzainburu bilbotarra izango da. Eta hori ere nabarmentzeko moduko ezaugarria da, egun Bizkaiko hiriburuaren metropoliak euskal hiztun gehien biltzen ditu eta.

Horrez gain, Euskaltzaindiko zazpigarren lehendakaria izango da. 1919an erakundea sortu zenean Resurrección María Azkuek hartu zuen ardura hori, 1951a arte. Ondoren, Inazio Maria Etxaide (1952-1962), José María Lojendio (1963-1964), Manuel Lekuona (1967-1970), Luis Villasante (1970-1988) eta, azkenik, Jean Haritschelhar (1989-2004) izan dira euskaltzainburu.

Zerrenda horretako azkenak 15 urte eman ditu karguan, historian erakundea zuzentzen denborarik gehien egin duen bigarren lehendakaria izan dela.

Jean Haritschelarrek ere curriculum oparoa du kultura eta hizkuntzalaritzaren alorrean. Letretan doktore Sorboneeko unibertsitatetik, irakaskuntzan aritu zen 1986 arte, jarduera hori beste zenbaitekin tartetakatuz.

1988. urtean, Aita Luis Villasanteren lekukoa hartu zuen Euskaltzaindian. Aurretik, Baigorri bere jaioterriko alkate ere izana zen.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_