Profesionalek aurtengo literatur eta musika uztaren kalitatea nabarmendu dute
Euskal Liburu eta Disko Azokaren 39. edizioak hasiera lasaia izan zuen atzo
Lasaitasuna. Horixe atzo 39. Euskal Liburu eta Disko Azokaren egoitzan gehien errepikatzen zen hitza. Aurtengo edizioak hasiera lasaia izan du. Maltzurren batek esango du agian ikastetxeei eskainitako jardunaldia egitarautik desagertu izanak zerikusia duela lasaitasun horrekin, aurreko urteetan ez bezala, ateak zabaltzearekin batera ez baitira haur eta gaztetxoen barre-algarak barreiatu -antolatzaileek aitortu dute jada hurrengo edizioari begira egun hori berreskuratzen saiatuko direla, ikastetxe ugarik hala eskatu baitiete- azoka osatzen duten hiru kaleetan, Goienkalea, Barrenkalea eta Artekalean.
Baina sentsazioak badu bestelako arrazoirik: euskarazko kultur merkaturik handienaren bultzatzaileek neurria hartu diote iaz estreinatu zuten eraikin berriari. "Iaz arazoren bat edo beste izan genuen, obrak azken orduan bukatu zituztelako", zioen bezperan Argia aldizkariaren arduradun Kike Amorrizek.
Antolatzaileek esfortzu berezia egin nahi dute promozio atalean, produktuen banaketa errazteko
Zenbait diskoetxerentzat egun hauetako salmentak urteko fakturazioaren erdira iristen dira
Karpa zaharraren garaiak ahaztuta, kristalezko azpiegitura berriak aukera berriak ireki ditu. Horren adierazgarri, bete-betean hasi dira baliatzen teknologia berriek eskaintzen dituzten bideak, adibidez, azokaren berri izan daiteke uneoro Internet bidez bertan jarri dituzten web-kameren bidez. "Espazioa gureganatu dugula iruditzen zait", esan zuen Gerediaga Elkarteko arduradun Maite Mujikak, "badakigu ze joko ematen duen eta horri esker hobeto antolatu ahal izan dugu". "Eraikinak aukera berriak zabaldu ditu eta orain modu serioan pentsatu behar dugu zer egin behar den azoka hori beste garai batekoa bihurtu dadin", azaldu zuen antolatzaileen ordezkariak, hori "sektorearen beharrizanei loturik" etorriko dela erantsiz.
Azokaren zuzendaritzak ahalegin berezia egin nahi du aurrerantzean marketing eta promozio alorrean, bertan aurkezten diren produktu berriek ahalik eta harrerarik zabalena izan dezaten erosleen artean. Horretarako lehengaia badute: aurten 382 liburu -horietako gehientsuenak, 310 zehazki, euskaraz- eta 60 disko berri ekarri dituzte Durangora hurbildu diren argitaletxe, diskoetxe eta bestelako erakundeek. Horiei gehitu behar zazkie azken urteotan etengabe hazten ari den teknologia berrien sektoreare produktuak; zehatz-mehatz zortzi programa informatiko eta hamar Interneteko atari aurkezten ari baitira egunotan. Hainbat aldizkari, bideo eta bestelako produktuk osatzen dute zerrenda. Aintzat hartu behar da antolatzaileek urritik aurrera aurkeztutako lanak sartzen dituztela nobedaeen multzo horretan. "Ez diegu behar besteko garrantzirik ematen literatura ez diren lanei, baina adibidez, ikasmaterialen artean euskaraz sortutako kalitatezeko liburu ugari daude, naturari lotutako liburu zoragarriak ahaztu gabe", erantsi zuen Gerediaga Elkarteko lehendekariak, aurtengo katalogoak dakartzan izenburu nagusiez galdetuta.
Sorkuntza lanei dagokienez, berriz, aurtengo uzta ere kalitate handikoa dela dela uste dute argitaletxe eta diskoetxeen ordezkariek. Hala ere, aurreko urteetan ez bezala, liburuen artean ez da susmatzen besteen artetik argi gailendu daitekeen izenbururik. "Salmentak demokratikoki banatuko direla uste dut", dio Jorge Jimenezek, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakariak. Agian Joseba Sarrionandiaren lan berriak (Akordatzen) ikusmina piztu du irakurleen artean -bere Lagun izoztuak edizioa agortu zuen aurreko edizioan, 5.000 ale inguru salduz- baina hortik aurrera argitaletxeak bat datoz, ezustekorik ez dela salmentak aurreko urteetan baino parekatuagoak izango direla nabarmentzerakoan.
Hortik aurrera, Jorge Jimenezen arabera, aurtengo edizioan baieztatzen ari da aurreko urteetan susmatzen zen joera, narraziogintzaren nagusitasunaren barruan, "nobela eta kontakizun luzeak" gailentzen ari baitira. Aldiz, "distantzia laburrak desagertzen ari dira, hau da, ipuinak eta kontakizun laburrak".
Diskoetan, berriz, lehenbiziko aldiz bat eginda etorri dira konpainiak. Euskal Herriko Diskoetxeen Elkartea (EHDE) lehen urratsak ematen hasia da eta euskaraz ekoizten den musikaren kalitatea nabarmentzen du. "Euskal musikak bizi duen egoera izan duen onena da, musikalki formato, diseinu eta sorkuntzaren kalitateari dagokionez", azaldu zuen azokaren lehenbiziko jardunaldian erakunde horretako lehendakari Anjel Valdesek.
Produktu horiek saltzeko Durangoko azokak gero eta pisu handiagoa duela azpimarratu zuen diskoetxeen ordezkariak. Zenbait konpainiarentzat bost egunotako salmentak urte osoko fakturazioaren erdira iritsi daiteke eta oro har ez da ehuneko 25etik jaisten, Anjel Valdesen arabera. "Azoka korapilo garrantzitsua da, udazkeneko nobedadeak hemen aurkezten baititugu, urteko merkaturik garrantzitsuena da, zalantzarik gabe", erantsi zuen euskal musika konpainien ordezkariak.
Azokak ateak ireki zituen atzo beste behin. Edizio honetarako duen helburu nagusiaz galdeturik, antolatzaileen ordezkariak zera erantzun zuen: "Orokorrean, azoka lasaia nahi nuke".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.