_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Sonetoak

Poesia klasikoaren mireslea dela adierazi du baten baino gehiagotan Joan Mari Irigoienek (Altza, 1948), nobelagile gisa ezaguna bada ere, inoiz poesia egitea alde batera utzi ez duena. Joera klasikozale horren fruitu gisa eman du argitara bere liburu berria Biziminaren sonetoak izenburupean.

Liburuaren izenburuak pistak eman ohi baditu irakurketa gidatzeko, honetan irakurleak pista ugari ditu. Bizimina, autobiografiarekin batera sentipena dago lehenik eta generoa dator ondoren (sonetoak). Beraz, sentipenak -minak- eta sonetoak eskatzen duten arau klasikoa betetzeko ahaleginetan idatzi da liburua. Ikusten denez, sonetoa da liburuan molde bakarra, eta ahapaldiaren arauak jarraituz osatu dira agertu dituen 52 poemak.

Lazarragaren eskuizkribuak ikaragarri atzeratu du lehen euskal sonetoaren kronologia data. Eta egia esateko mirestekoa da ahapaldi mota horrekin ausartzen direnak, nolabaiteko label berezia eskaintzen badie ahapaldiak berarekin lan egiten dutenei.

Ezin da uka euskara erabiltzeko maisutasuna dela Joan Mari Irigoienen idazle ezaugarririk berezkoena, eta hemen -Lur bat haratago legoke honen pareko- bere obrako beste edozein lanetan baino hobe erakutsi du hori.

Nitasunaren mundu bat da hemen agertzen dena. Joera existentzialista nagusitzen da, joera ederzale batekin lotua. Lanean sartzen denean, baina, sonetoak eskatzen du, batez ere euskaraz, kontzeptismo eta laburpenera jotzeko ahalegin berezia. Bost ataletan banatua, liburuak hainbat zertzelada eskaintzen ditu. Nik uste hainbat bertso gogoangarri idatzi dituela oraingoan Irigoienek, eta neurriak ez dio oztoporik jartzen esan behar duena gogo argiz adierazteko. Hotza da zenbaitetan, batez ere kronika sentimentala adierazi behar duenean, hirugarren atalean, adibidez, alegoria kutsua eta irudi topikoa agertzen dituelarik, baina uste dut poetak gain erpina joa duela baten baino gehiagotan.

Lizardi dator gogora zenbait alderditan, baina Orixe agertzen da maiz lerro artean, eta idazle handi honen aipamenak ugariak dira liburuan ezkutuka aritzeko. Hala ere Lizardi eta Orixe, sentimena eta araua, kontraesankorrak diruditen bideen artean Joan Mari Irigoienen poesia senak edertasuna adierazteko ahalegin handia egin duela esan dezakegu. Klasikoa, bai, baina gogoz egindako ahaleginean.

Joan Mari Irigoien: Biziminaren Sonetoak. Elkar, Donostia, 2004, 77 or. 9,90 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_