_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Alemaniatik postala

Hainbat unibertsitatetako irakasleak Kielen bildu dira literaturarez egoeraz aritzeko

Unibertsitate irakasle izateak baditu bere abantailak, eta ez da txikiena beste lurraldeetan lan egitea, lan eta ezagutza desberdinak izatea, hemen ez direnen berri ematea. Ironiaz esan zidan batek lehengo batean. "Ikusgarria da zein urruti heltzen den euskal literaturarekin". Hala da, berak editorial bateko euskal saila eraman duen artean, besteok kapela -kasu honetan literatura- buruan eta ibili munduan.

Maiatzean Alemaniako Kiel hiriko Unibertsitate Christiana Albertina-n izan naiz, Danimarkatik ez urruti eta Baltikoaren kostaldean.

Nigth of the profs. Ez dakit hemen horrelakorik egiterik dagoen, baina Unibertsitateak, horretarako behar zen propaganda guztia jarrita, ahalegin berezia egin zuen bere barnean ematen den jakituria atez kanpo zabaltzeko. Gau pasa, nahi bada, baina tabernetako gau-pasa izan beharrean, eskolen gau-pasa. Irakasle desberdinek gizartean entzungarriak izan litezkeen gaiak aukeratu eta publiko zabal baten aurrean agertzen zituzten. Ni egon nintzen gela berrehun bat pertsonaz beterik zegoen. Baina lau irakasle aritu ziren ordu berean, beraz gutxienez 800 pertsona. Pentsa, 5.000 entzule unibertsitateko irakasleentzat. Hemen posible ote litzateke horrelakorik?

Lehen nobela egileen topaketa. Kieletik ez urruti aurkitzen da Salzau. XVIII. mendeko jauregi ikusgarria da. Han biltzen dituzte urtero-urtero Europako zenbait herrialdetako lehen nobela baten egileak. Alemania, Italia, Danimarka, Txekia, Polonia, Frantzia eta Espainiakoak besteak beste. Azken egun batean, bere sarrera ongi ordaindurik publikoa hurbiltzen da eta idazleekin eztabaida eta elkarrizketak izateko beta egoten da bertan. Hori ere ikusgarria: Nork ordaintzen du hemen idazleren baten hitzaldia entzuteko? Marcos Rebollo, Santanderreko idazlea entzuteko aukera izan nuen, artean, eta publikoaren galdera zorrotzei erantzuteko arazoak izan zituen.

Literaturhaus. Alemanian oso famatuak dira Literatura etxeak. Kielera Angel González poeta espainiarra ekarri zuten. Ia laurogei urte ditu eta sentikorra izan zen bere poemak entzutea bere ahotsez, zer noiz eta zergatik idatzi zuen azaltzen zuen artean.

Sehlendorf. Herri txikia da Sehlendorf, hondartza baten ondoan, Baltikoaren oinetan. Han Unibertsitateak etxe bat du, eta han bildu ginen, eta horixe izan zen Kielen egin nuen ekintzarik nabarmenena, Kieleko, Tartu (Estonian oso Unibertsitate garrantzitsua), Paris VIII, Bartzelona eta EHUko irakasle eta ikasleak Hiria, modernitate eta modernitate ondorengo literaturan gaia sakontzeko asmoz.

Ezaugarri nagusi bi ditu Javier Gómez Monteroren, Kieleko Unibertsitateko irakaslearen, bultzadaz egiten den mintegi honek: irakasleak ikasleen moduan, edo hobe, ikasleek irakasleen moduan aurkezten dituzte euren testuak, eta denen arten komentatzen dira, elkarrizketa luzeak sortuz; eta gai horren inguruan jarraitzeko asmoa dago.

Euskal literatura zela-eta, hiru txosten irakurri ziren han. Bilbaoko irudi berriak eta Donostiak euskal nobelagintzan agertzen dituzten argi-ilunak azalduz. Gaiak ematen baitu, datorren urtean Tartun du zita jarrita taldeak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_