_
_
_
_
Gaiak

Mende bateko historia, ehunka pertsonaiaren ikuspegitik

Ba al zenekien, egun komunikabide guztietan nahi baino gehiago azaltzen den Julio Medem zinegile donostiarra medikuntzan lizentziatuta dagoela? Edota Henri (Harry) d'Abbadie d'Arrast, Lapurdiko D'Abbadie familia euskaltzalearen ondorengoa, Charles Chaplin edo Sam Wooden tamainako Hollywoodeko izar bilakatu zela?

Horrelako datu bitxi eta ezezagunak, eta denok ezagutzen ditugun beste hainbat xehetasun ere, biltzen dira Carlos Roldan aditu nafarrak idatzi eta Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko Filmategiaren laguntzaz plazaratu berri den Los vascos y el Séptimo Arte izenburuko hiztegi entziklopedikoan.

Aparteko ikerlana dela esan liteke, euskal zinemagintzaren historiaren zati garrantzitsu bat islatzen baitu 185 pertsonaren istorio, ahalegin eta pasadizoren bitartez.

Entziklopedia honetan biltzen diren izenen aukeraketa egiterakoan, euskalduna eta euskal zinean esanguratsua izatea izan dira baldintza nagusiak.

Ildo honetan, Javier Agirresarobe, Kontxu Odriozola, Aizpea Goenaga, Alfredo Landa, Angel Amigo, Alex de la Iglesia, Imanol Uribe edo Unax Ugalde bezalako pertsonaia ezagunen inguruko

istorio, pasadizo eta datu biografikoak eta horren ezagunak ez diren beste hainbaten lanen berri ere islatu du Carlos Roldanek euskal zinemagintzaren entziklopedia laburtxo honetan.

Hiztegi entziklopediko hau garatzeko orduan, Roldanek berak 1995.ean landu zuen tesia -La producción cinematográfica en el País Vasco: desde Ama Lur (1968) hasta nuestros días izenburua daramana- hartu zen oinarritzat.

Trantsizioko salbuespena

Egileak azaldu duenez, aurreko lan hartan bildutako datuak eguneratuz mamitu zuen euskal zinearen entziklopedia laburtxoa. "Datu gehienak, tesirako erabili nituen, baina orduko lanak eta oraingoak ez dute zer ikusitik elkarren artean", ziurtatu du Roldanek. Tesian, pelikulen izenburuak erabili zituen euskal zinemagintzaren historia egituratzeko, eta hiztegia lantzeko orduan, pertsonak izan dira kontakizunaren ardatz.

Horixe da, hain zuzen ere, oraingo idazlan mardularen ekarpen nagusia, 185 pertsonaia horien bizitzak eskaintzen duen ikusmira bereziaz baliatu baita autorea zinea eta euskaldunen harreman gorabeheratsuak islatzeko.

Horregatik, autoreak ez zituen zinearekin harremana zuten pertsonaia guztiak jaso nahi, bakarrik euskal zinean esanguratsuak direnak baizik. Hala ere, Carlos Roldanen aburuz, "Trantsizioa salbuespena izan zela esan genezake, garaian hartan oso zinemagile interesgarriak sortu baitziren, nahiz eta laburmetraiak egitera mugatu behar izan zuten".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_