Oroimenaren teatroak
Oroimenaren teatroak erretorika klasikoak asmatu zituen; gauzak gogoratzeko teknika bat genuen. Hizlariak ezelako idazkirik gabe hitz egin behar zuenean, aldez aurretik imajinatzen zuen kale bat, dendaz beterik, eta denda bakoitzean hitz bat edo kontzeptu bat kokatzen zuen, eta hitzaldi eman behar zuenean irudimenezko kale hartatik ibilbidea imajinatzen zuen, bere hitzaldia bidaia bihurtuz...
Teknika hau gogoratu dut Bernardo Atxagaren azken nobela, Soinujolearen semea, irakurtzean. Han ere, oroimenaren teatroa eraiki da. Nobelaren gaiari dagokionez, David gazteak bere bizitzaren berri ematen duen kontakizun batean gaude, eta ibilbide bat egin behar dugu berarekin bere bizitzatik zehar, dendarik denda ibili beharrean, izenez izen gabiltzalarik, erlazio mundu bat sortu arte.
Lehen-lehenik, nobelaren izenari erreparatu behar diogu, jakina baita, Anaiaren liburua deitzeko modua ere bazegoela nobela hau. Beraz, erlazio modu biren artean aukeratu izan behar du egileak: edo lagunarekin, Josebarekin izan duen erlaziotik kontatu bizitza (eta orduan Anaiaren liburua izango genukeen) edo aitarekin duen erlazioa, eta azken hau aukeratu da, Daviden historia eta herri honen historia bat balira bezala, eta herri honen historia gerra garaiko zuzenbide faltan jaioko balitz bezala.
Nobelak (ez dugu tokirik bere egitura konplexua azaltzeko) Daviden bizitzaren aro nagusi bi hartzen ditu kontuan: 60.eko hamarkadako batxilergo garaia lehen partean, eta bigarrenean, unibertsitatean dagoenekoa, 70.eko hamarkada, amnistia heldu arte luzatzen dena kontakizunean. Egilearen irudia den Josebak Daviden eskuizkribua ezagutuz, haren gainean idazten du Soinujolearen semea.
Oroimenari buruzko nobela irakurtzen dugula esan dezakegu, baina oroimen pribatua oroimen sozial bihurtzeko asmoa duena. Horretarako, zenbait estrategia erabiltzen dira: listak egitea, adibidez, edo espazioaren agerpen zuzena. Baina, batez ere, oroimen pribatua sozial bihurtzeko, teknika nagusi bat dago: hitz egitea. Eta horixe da, nagusiki, Soinujolearen semea nobela honetako pertsonaiek egiten dutena: hitz egin, aspertu gabe, garai bati buruzko memoria osatu arte.
Orain arteko bere lan osoaren sintesia egin duela aitortu du Atxagak. Eta niretzat daukat, batez ere Bi anai (Obabakoak-en arrakastaren ondoren ahaztuxea geratu zen) nobelaren oihartzuna dela hemen nagusia. Autorreferentziala da nobela, egia da, eta galtzear dagoen mundu bat liluraz begiratzen duena, Daviden eta batez ere Lubis pertsonaiaren bidetik.
Ekintzena baino gehiago kontenplazioaren nobela baten aurrean gaudela esango nuke. Daviden begiez ikusten dugu mundua eta ibilbide bat egiten haren oroimenezko teatroen bidez.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.