Euskaraz jolasean
Gero eta gehiago dira Olentzero eta Erregeetan banatzen diren euskarazko jostailuak
Olentzero eta Errege Magoen urteroko etorrerarekin batera, euskarazko jostailuen produkzioa aurrera egiten ari da piskanaka-piskanaka. Halaxe ziurtatu dute, behinik behin, Donostiako Bilintx eta Bilboko Urretxindorra megadendetako arduradunek. "Liburuak eta puzzleak oso ongi saltzen dira normalean urteko sasoi honetan, baina igoerarik nabarmenena CD-Rom interaktiboetan gertatu da, batez ere hiruzpalau urtetik gorako haurrei destinatuta daudenetan", esan dute.
Euskarazko produktuetan espezializatutako saltokietan ezezik, liburutegi eta jostailu denda txikietan nahiz merkataritza zentro handietan ere geroago eta zabalagoa da apalategietan erosteko moduan ageri diren euskarazko oparien eskaintza: joko didaktikoak, CD-Romak, bideoak, musika, informatika produktuak, mahai jokoak... ia-ia denetarik aurki daiteke seme-alabak euskaraz dibertiarazteko.
Aurtengo gabonei begira, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Elhuyarrek, Ikastolen Elkarteak, Elkarlanean-ek eta beste enpresa eta erakunde batzuek hainbat produktu plazaratu dituzte. Helburu berdina erabili dute guztiek gogoan: euskara haurren aisialdiko hizkuntza bilakatzea.
Elkarlanean-ek ipuin bizidunak izenaz bataiaturiko produktu bitxia kaleratu berri du. "Ttarttalo, Patxi Errementaria, Makila Kixki eta Gizon Harrigarria-ren istorioak argitaratu ditugu lau CD eta bideo batean", azaldu du Elkarlanean-eko Haur Literatura Sailaren arduradun Michel Muruak.
Konpetentzia handia
Nolanahi ere, euskarazko jostailu ekoizleen ordezkari honek ez du uste produktu hauek teknologia berrien alorrean dagoen konpetentzia handiari aurre egiteko sortuak direnik. "Guk ez dugu Play Station bezalako jostailu komertzialekin konpetitzeko asmorik, baina ondo dago gurasoek ipuin hauen tankerako beste alternatiba batzuk ere izatea", esan du Muruak.
CD-Rom hauek etxeko txikienentzat badira ere, Ikastolen Federazioak helduagoentzat diren beste hiru CD-Rom plazaratu ditu, Euskal Herriko 101 gaztelu, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ondare arkitektonikoa eta Ahozko euskal literatura izenekoak.
Duela 15 urte, Ikastolen Federazioak, teknologia berriek duten garrantziaz jabeturik
, talde informatiko bat osatu zuen produktu berri hauek abian jartzeko. "Harez geroztik, 19 joko didaktiko egin ditugu guztira", adierazi du Nerea Arregik, Ikastolen Elkarteko euskal jokoen arduradunak.
Aurten, Batuketak eta kenketak, hiru dimentsiotako Euskal iñauteriak puzzlea eta Monopoli-an oinarritutako Eusko Poli izeneko mahai jokoa dira Ikastolen Elkarteak aurkeztu dituen azken nobedadeak. "Beste hizkuntza batzuen aldean produktu kopuru murritza bada ere, guretzat, euskarazko joko didaktikoak egiten irautea izugarrizko arrakasta da, eta merkatuan toki bat dugun seinale", ziurtatu du
Arregik.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.