_
_
_
_
Entrevista:LINDA WHITE | Nevadako Unibertsitateko iralaskea | Gaiak

"Ahozkotasuna garrantzitsua da kultura guztietan "

Nevadako Unibertsitatean euskara irakasteaz gain, Linda Whitek ingelesera itzuliak ditu euskal gaiei buruzko hainbat liburu. Donostian, bertsolaritzaren ezkutuko konstanteak azaltzen lagundu du, ahozkotasunaren alde apustu eginez.

Galdera. Garrantzitsua al da ahozkotasuna gure gizartean?

Erantzuna. Zalantzarik gabe. Estatu Batuetan, amerikar gehienek ahozko literaturarik ez dutela pentsatzen dute. Hala ere, bada ahozkotasunarekin zer ikusi zuzena duen komunikazio mota garrantzitsu bat: rap delakoa, baina ez industriak saldu nahi duen musika mota hori, kaleetan entzuten den rap-a baizik.

G. Rap kultura horren aldean, zertan bereizten da Euskal Herriko

ahozkotasuna?

E. Argitara emandako bertso batzuk aztertu ditut nolabaiteko eskemarik edo formularik ote den aztertzeko, eta bertso asko gramatikalki antzekoak direla konturatu naiz. Formula mental bat dela uste dut, bertsoak egiteko momentuan bertsolariek inkontzienteki erabiltzen dutena. Joxerra Gartzia, Jon Sarasua eta Andoni Egaña ere honi buruz mintzo dira

The Art of Bertsolaritza izeneko liburuan.

G. Zer deritzozu emakumezkoak bertsotan aritzeari?

E. Euskal emakumeak bertsolaritzarako gaitasuna duela erakutsi du. Nire ustez, emakume bertsolariaren papera gero eta garrantzitsuagoa izango da, bertsolaritzaren arimaren erdia plazaratzen baitu.

G. Etorkizun ona ikusten al diozu ahozkotasunari?

E. Nik neuk, etorkizun oparoa opa diot ahozkotasunari. Gizakiaren eta kulturaren osagai garrantzitsua dela uste dut. Ahozkotasunari eustea garrantzi handikoa da munduko kultura guztietan.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_