_
_
_
_
Entrevista:EDORTA JIMENEZ | Idazlea | Gaiak

"Trantsizioa gai izugarria da nobela beltza idazteko"

Bilboko Areatzan dugu zita Edorta Jimenezekin, Kilkerren Hotsak izeneko bere azken liburuaz berba egiteko. Nobela borobila da, Bilbon eta Bizkaian girotua, baina kronika dela ere esan liteke, errealitatea eta fikzioa nahasten dituelako. Honez gain, Jimenezek inprentara bidean du Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan idazlan berria, eta Durangoko Azokarako, George Steer, Gernikako Arbola liburuaren idazlearen biografia prestatu du.

Galdera. Zein neurritan esan dezakegu Kilkerren Hotsak nobela edo kronika dela?

Erantzuna. Fikzioa dagoen aldetik, nobela bezala irakurri behar da, baina dokumentazioaren ikuspegitik, errealitate modura hartu behar da. Kronika egin nezakeen Mallonaren, Mundakako alkate izandakoaren dokumentuak argitaratuz. Baina nire helburua ez zen hori, baizik eta Mallona fusilamendua egin zen giroa ulertaraztea.

"Niri ez zait batere interesatzen nobela psikologikoa, salaketa dokumentatua baizik"

G. Irakurlea ez ote da korapilatuko errealitate eta fikzioaren arteko nahasketa horrekin?

E. Zilegi zaio irakurleari, bere baitan, kontatzen zaiona asmatua ala benetakoa den galdetzea. Hemingway Mundakan izan zela argitaratu nuenean, pertsona jakintsu batek esan zidan dena nire baitatik sortua zela, joko literarioa zela. Horregatik erabaki nuen nobela honetan, liburuaren azken orrialdeetan, gida bat egitea, benetako pertsonaiak eta fikziozkoak bereizteko.

G. Hemingway, Robert Cappa argazkilaria... Oso gutxitan erabili dira pertsanaia hauek euskal nobeletan, ezta?

E. Ez dut uste inoiz erabiliak izan direnik. Nobela honen abiapuntuan, Mallona alkatearen dokumentuak daude. Baina urteetan Sollubeko bataila aztertzen jardun duen adiskide baten bitartez, Capparekin topo egin nuen.

G. Beraz, Kilkerren Hotsak kasualitatez idatzia dela esan daiteke, paper batzuk aurkitu ostean?

E. Uriarte pertsonaia banuen buruan Estatu Batuetan, Renon, ikertzen egon nintzenez geroztik. Gerrako Eusko Jaurlaritzaren dokumentu bat topatu nuen, agente sekretu baten informea, alegia, eta bertan nagusiari esaten zion, Ciskar untziko kapitaina kokainomano zela, eta edaten emanez gero, "lo larga todo". Hortxe etorri zitzaizkidan burura pertsonaia eta giroa.

G. Ikertzaile bihurtu al zara?

E. Bai, baina nahi gabe. Europako mugetan barrena idatzi ondoren, Hemingway Mundakan izan zela jakin nuenetik, hiru urte egin ditut Hemingwayen kronikaren obsesioarekin.

G. Euskaldunak espioiak eta traidoreak ere izan daitezkeela frogatu duzu.

E. Gerretan, barne zerbitzuak sortu ohi dira ejertzito guztietan, baita gurean ere, eta badira traidoreak, espioiak, iheslariak eta koldarrak. Mallonak, esate baterako, bere kontzienzia katolikoaren arabera jokatzen du, baina Uriartek gerran gerrako legeak bete behar direla pentsatzen du.

G. Abertzalea, katolikoa, ezkertiarra... Dena batera izaterik badagoela uste al duzu?

E. Bai. Ez dut bereziki aztertu Espainiako gerra, baina burua duenak ikusiko du ez dela kontatu zaigun historia ofiziala, ez alde batekoa ezta bestekoa ere.

G. Etikak politikaren gainetik egon behar luke?

E. Dudarik gabe. Denek kontzientziaren arabera jokatuko balute, ez litzateke gerrarik egongo.

G. Gaurko egoerarako balio al du horrek?

E. Horixe da nire kezka. Saia gaitezen oraingoa konpontzen, iragana ezin baita konpondu. Biktimak aipatu ohi dira, baina biktimak hilda daude. Zer egin dezakegu bizirik daudenen alde? Hortxe dago koska.

G. Orduan, zuri ez litzaizuke interesatuko Trantsizioaz nobela edo kronika bat egitea?

E. Transizioa gai izugarria li-tzateke nobela beltza egiteko, eta osasuna baldin badaukat, horren inguruko gogoeta egin nahi nuke. Niri ez zait nobela psikologikoa interesatzen, salaketa dokumentatua baizik.

G. Idazleoi egokitu zaizue, antza, behialako kazetari ikertzaileen lana egitea.

E. Gizartean, distantziak markatzen du kontsentsua. Erraza da karlistadei buruz idaztea, piska bat zailagoa Gerra Zibilari buruz, eta oraindik latzagoa Trantsizioaz. Eta zer esanik ez, egungo politikaz ikertzea. Abandoibarrako negozio inmobiliarioa salatuko banu, edo Guggenheim Museoa, artearen aldetik, iruzurra dela esango banu, Bilbotik botako nindukete.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_