_
_
_
_
LIBURUAK | Gaiak

Emakume dantza

Bego Zestau poeta berria dugu. Eta Sabeleko dantza bere lehen poema liburua, bere lehen liburua, omen da. Hatsa elkarteak argitaratu du Senperen. Juan Karlos Mugertza bere irakaslea izan zenak, eta poeta izan ere omen denak, hitzaurrean dioenez, "Maitasuna, xangrina, desira arinak eta sakonak" osatuz omen da bere poesia zuzena.

Zer dakar berezirik Zestauk? Ez dakit erantzuten. Liburu berri bat, eta ez da gutxi. Batez ere paralelotasunaren poesia bat ekarri duela, hitz jolasean arintzen den poesia moldea: "Presentzia betiratua / Irudi barneratua / Besarkadaldi liluratua / Muxualdi disfrutatua / Topaketa mirestua".

Nitasunaren poesia zuzena da Sabeleko dantza honek adierazten duena, noizbait nerabea, eta agerikoa, nitasunak jartzen dizkio mugak eta erromantizismo urrun batek tonua. Besterik ez dagoenean ongi da. Baina moldeok askotan erabili ez ote diren zalantzatan nago.

Mundua hasi eta buka egiten da. Eta erotismo xuabe batek isurtzen du bere joera. Eta hitza berriro nagusitzen da. Eta ez dakit esaldiaren oparotasunak ez ote duen bertsolaritzarekin lotzen espresio molde hau. Ontto hitza aitzakia da esaldiaren joan etorria adierazteko. Baina zalantzan naiz hauek ote diren hitzaren oparotasunaren garaiak.

Lehen poema liburua da eta aspaldi agertzen denez, euskara, hizkuntza poetikoa hizkera malgua da poetaren eskuetan. Gaiak eta interesak dira kontuak. Inoiz ez da alde batera utzi behar poeta gazte batek periferian egiten duena, baina irakurtzeak ez dio inori kalterik egiten.

Bego Zestauren mundua mundu propioa da. Agian, beste gazte askorekin parekatu dezakeguna, eta agian, horixe da bere joera nagusia, arketipo bihurtzea: "Iruñean. Bakarrik / Arratsaldeko 20.23 / Silvio Rodriguez-en musika lagun / Oroitzapenak dantzan gora-behera". Eta barne mundu baten agerpenean, eta arketipo baten joeran joan dira orrialdeak liburua bukatu arte.

Bego Zestau: Sabeleko dantza. Hatsa. Senpere. 72 orrialde. 11 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_