_
_
_
_
Reportaje:GAIK

Mendebaldeko hiztegia

Bizkaiera idatziaren arloan zegoen hutsunea bete du Labayru Ikastegiaren hiztegi berriak

Kalean da jada Labayru Hiztegia izenaz bataiatu den proiektua, 60.000 sarrera eta 30.000 azpisarrera dituen hiztegi mardula. Oraindik, ordea, erdia falta da; orain plazaratu dena, euskara-gaztelania, obraren erdia da, gaztelania-euskara amaitzeko baitago. Neba bikia urte honen amaierarako espero dute. Lehenengo zatiak 900 orrialde berba eta azalpenez betetzen ditu, eta bigarrenak beste horrenbeste orrialde izanen ditu.

Bizkaieraren garrantzia

Labayru Ikastegiak bizkaiera izan du beti kuttuna eta aspaldiko asmo bat betetzera dator urte askotako lanaren ostean. Hiztegi arloko hutsunea aspalditik ikusten zen, batez ere, bizkaiera idatziari begira, baina baita bizkaieratik batura egin beharreko ekarriaren aldetik ere. Eta hutsune hori bete asmoz, heldu zioten egitasmoari 1983an.

Adolfo Arejita proiektuaren koordinatzailearen hitzetan, "Labayru Hiztegia bizkaieradun euskaldunak gogoan hartuta sortu da eta abiapuntu horrek goitik behera baldintzatu du proiektua". Honela, bizkaierari eman diote lehentasuna hiztegian. Era berean euskara batuko eta bizkaierako formak identifikatu egin dituzte. Hala ere, ez da bizkaierako hiztegia, "euskara osoko hiztegia" baizik. "Euskara batuko eta euskalkietako terminoak jasotzen saiatu dira nahiz eta euskara batuko eta bizkaierako terminoak bakarrik markatu diren hiztegian", dio Labayruko ordezkariak.

Hizkuntza bat, ordea, ez dute hitz autonomoek bakarrik osatzen, hitz kateak dira, finkatuak diren hitz kateak, eta horregatik ez da nahikoa izaten hitza eta haren esanahia azaltzea. Hitzak hizkuntzaren barruan daude, eta testuinguru horretan dute balioa. Beraz, joskeraz eta gramatikaz lotuta ulertu behar dira beti. Gainera, hitzek erabiltzen dituenaren pentsamoldea eta kultura erakusten dute. Horregatik adibideak eta testuingurua ere ematen dira; horrez gain, aldaerak ere biltzen dira, Lanak ondare idatzia jaso du baina horrez gain, ahozkotasuna eta hitzek dituzten ahozko esapide ezberdinak ere bildu dira.

Adolfo Arejitaren hitzetan, "bizkaieraren kasuan gainera, zehaztasun handiagoz jokatu da eta gutxien uste diren berbak ere hemen topa daitezke. Mendebaldeko euskararen ahozko hizkuntzaren ahalik eta berba gehienak biltzen saiatu gara". "Ahozko euskara, hizkuntza freskoa biltzen saiatu gara, ez soilik hitzak baizik eta maiztasunez erabiltzen diren berbak ere. Testuetan azaltzen ez diren hitz asko baina jendeak erabiltzen dituenak ere formalizatu egin ditugu, edozein idazle edo testu sortzailek erabili ahal ditzan", erantsi du lanaren koordinatzaileak.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Labayru Ikastegiaren asmoak eta erronkak ez dira ordea hemen bukatzen. Laster hiztegianbiltzen diren edukiaki euskarri informatikoan bilduko dituzte, eta era berean, Interneten ere jartzeko asmoa dute.

Hiztegigintzaren fruituak

Labayru Ikastegiak kaleratutako lanaz gain, euskararen hitz eta erabilera arauak jasotzeko ahaleginean direnak ugariak dira. Aipagarria da Elhuyarrek alor honetan egiten duen lana. Hiztegigintza atalean bi lan ildo nagusi ditu: hizkuntza orokorreko hiztegiak eta hiztegi teknikoak.

Antton Gurrutxaga Elhuyarreko Hizkuntza Zerbitzuko koordinatzailearen hitzetan, "hiztegi elebidunetan orain arte gaztelania-euskara landu dugu. Orain euskara-frantsesa proiektuan gaude murgildurik".

Plug-in baten garapenean ere badabiltza, hots, ordenagailuan lanean ari zaren bitartean, kontsultak egiteko baliagarria den teknologia.

Hiztegi teknikoei dagokienez, bezero konkretuentzat ere egin dituzte lanak. Azken honen adibide Ingurumen hiztegia edo EEEren hiztegiaren (Energiaren Euskal Erakundea) proiektuak dituzte. Udazkenean argitaratuko den eta orain lantzen ari diren beste hiztegi bat Euskaltelentzat egiten ari diren komunikazioaren hiztegia da.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua da bestalde, euskal hitzen, aldaeren eta horien guztien erabileren zuzentasuna edo egokitasuna biltzen dituen kontsulta hiztegia. Interteneten edonoren esku da etengabe gaurkotzen duten hiztegia, akademiak onartzen dituen gomendio eta arauak jasoz. Aipagarria da, era berean, Mikel Gorrotxategiren eta Patxi Salaberriaren Euskal Izendegia. Euskaltzaindiak 2001. urtean argitaratu zuen izendegia da eta euskal ponte izenen zerrenda oparoa eskaintzen du, sorberri eta bidean diren seme alabentzat izen egoki bila dabiltzan gurasoak laguntzeko, edota izen emana aldatu edo idazkera zuzendu nahi dutenentzat egokia.

Suscríbete para seguir leyendo

Lee sin límites
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_