_
_
_
_
EUSKARAZKO KRITIKA SARIA | Gaiak

Haur poesiaren maisua eta narratzaile trebea

Juan Kruz Igerabide haur poesiaren maisua da. Begi ninia poema liburuaren sortzailea, haur eta gazteen idazle, liburu eta poema liburu ugari argitaratu ditu. Batzuk oso ezagunak dira, besteak, berriz, ez hainbeste. Adibidez, nork ez du Jonas mutikotxo maitagarria ezagutzen?

Euskal Filologian Doktore den idazleak haurrei eskaini dizkie liburu gehienak. 1992an idatzi zuen Begi niniaren poemak izan zen bere lehen haur-liburua. Ordutik argitaratu dituen lanek zerrenda luzea osatzen dute. Azken argitalpenen artean, Jonas eta hozkailu beldurtia -1998ko Haur Literaturako Euskadi Saria eman zion lana- nabarmen daiteke.

Gazte literaturan, berriz, Helena eta arrastiria, Botoi bat bezala edo Hamabi galdera pianoari daude beste hainbaten artean. Haur eta gazte literaturaz gain, helduei zuzendutako lan ugari ere idatzi ditu. Horietako batzuk dira Notre Dameko oihartzunak, Bularretik mintzora edo Harremanaren arrastoan. Letra altxor guzti hauez gain, beste hainbat lan loratze bidean dabiltza, besteak beste, Erein argitaletxearekin argitaratzear duen Hiru ahizpa liburua.

Pello Lizarralderen ezaugarri nagusia, berriz, kontalari gisa duen dohaina da. Batzuek kultuko idazletzat jotzen dute. Hori dela eta irakurle fidelak ditu,, bere lan berriak jasotzeko irrikaz itxaroten dutenak.

Lehen argitalpena 1978 urtean aurkeztu zuen Ilargiaren hotzikarak poema liburua izan zen. Bere ibilbidearen hasieran poesiaren bidea aukeratu zuen arren, narratiba jorratu du bereziki.

Narratzaile gisa sortu dituen lanen artean, 1984an argitaratu zuen

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

E'pericoloso Sporgersi nabarmendu behar. Lan horri esker gerora irakurle fidelak izango zituenen miresmena bereganatu zuen.

Lau urte geroago, Hatza mapa gainean kaleratu zuen. Liburua oso ongi kateatutako lau narraziok osatzen dute. Idazle gisa dituen dohainak Sargori eleberrian nabarmentzen dira. Xehetasun eta elementurik txikienekin atmosfera berezia sortzeko duen gaitasuna argi eta garbi gelditzen da, sargoriaren berotasun izerditsu hori sortzeko gai baita.

Lizarralde berotasuna fisikoki transmititzen duen idazlea da. Paisajearekin eta atmosferarekin lan egiteko abilezia handia du, hainbat kritikariren arabera.

Horri guztia kontuan hartuz, iaz euskaraz argitaratu ziren lanen artean, Pello Lizarralde eta Juan Kruz Igerabiderenak nabarmendu ditu Espainiako Literatura Kritikarien Elkarteak.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_