Euskalgintzaren beste hamasei aitzindariren biografiak argitaratu dituzte
Bidegileak bildumako liburuska berrietan XX. mendean euskalgintzan aitzindari izandako beste 16 lagunen biografia eta lanak biltzen dira. Hogeitaseigarrenetik hogeita bederatzigarrenera bitarteko zenbakiak plazaratu dituzte aste honetan, bakoitzak arlo jakin bateko bultzatzaileen berri jasotzen duela: bertsolaritza eta herri kultura, gerra ondoko lehen olerkariak, euskara ikertzen eta irakasten jardun zuten egileak, eta irakaskuntzaren eragileak.
Izen ospetsuak agertzen dira Bidegileak bildumako liburuska berrietan, besteak beste, Iñaki Eizmendi Basarri, Salbatore Mitxelena eta Bitoriano Gandiaga aipa genitzake. Horiekin batera, euskarararen alde lan handia egin arren, jendearentzat hain ezagunak ez diren euskaltzaleak daude, adibidez Krispin Guasch jatorri katalaneko irakaslea. Eskolan haurrek gaztelaniarik ez zutela ulertzen ikusita, euskara ikasi zuen eta ekarpen handia egin zion hizkuntzaren irakaskuntzari, Mikel Atxaga bildumaren koordinatzaileak nabarmendu duenez. "Pertsonaia bitxia izan zen, nik ere ez nuen haren berririk izan Juan Mari Lekuonak aipatu zuen arte; sasoi horretan maisu-maistra gehientsuenak erdaldunak ziren eta Guasch-ek bidea ireki zuen pedagogia arloan", azaldu du.
Aurten beste lau karpeta edo liburuska berri argitaratzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Diasporako euskaldunak, euskarazko kronikagileak, euskal ikaskuntzen bultzatzaileak eta alfabetatze arloan nabarmendu diren gizon eta emakumeekin osatuko dituzte lan berriak.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.