Irakurleen herenak, euskaraz
Gipuzkoa da euskarazko irakurle gehien biltzen dituen EAEko herrialdea
Euskarazko liburuen irakurleen artean, Euskadiko Editoreen Elkartearentzat egindako inkestaren arabera, ia parekatua dago gizonezkoen eta emakumezkoen kopurua, adina 16 eta 24 bitartekoa du, unibertsitate ikasketak, gizarte maila ertainekoa da eta 50.000 biztanletik beherako hirigunean bizi da, batik bat Gipuzkoan.
Hauek dira pasa den urtearen bukaera aldera egindako inkestaren emaitzak euskarazko liburuen irakurleei dagokionean. Euskal Autonomi Erkidegoko irakurleak baino aintzakotzat hartzen ez dituela gogoratuz, Euskal Editoreen Elkarteko lehendakaria den Jorge Gimenezek 325.000 pertsonan kokatzen du inoiz euskaraz irakurtzen dutenen kopurua, Euskadiko Editoreen Elkarteko inkestaren arabera %30a dena. 'Eta horri EAEtik kanpo dauden euskarazko irakurleak batuz gero, gure kalkulua 400.000 pertsona izango liratekeela da', gehitzen du.
Errealitate konplexua
Datu soil hauen atzean errealitate askoz ere konplexuago bat dago, ñabarduraz betea. Esaterako, gora egin du azken urteotan euskaraz eta baita beste hizkuntzatan ere irakurtzen dutenen kopuruak. Soilik euskaraz irakurtzen dutenenak, aldiz, behera egin du eta %1,2koa da egun. Gipuzkoa da euskaraz gehien irakurtzen den EAEko herrialdea: %0,6ak soilik euskaraz irakurtzen du, %31k euskaraz eta gazteleraz eta %9,3ak batzuetan irakurtzen du euskaraz.
Inoiz euskaraz irakurtzen duen %30 ak arrazoi ezberdinak ematen ditu horretarako: entretenitzea da lehenengoa, inkestatuetako %44,4k aipatzen dutena -batik bat 16 eta 24 urte bitartekoak-, eta honengandik gertu dago hizkuntza hobeto ezagutzeko nahia -%42k ematen duen arrazoia-. 55 urtetik gorakoek euren kultura maila hobetu nahi dute, eta baita, hein batean, euskal kultura eta tradizioak hobeto ezagutu.
Dena den, eta datu zaharragoek erakusten zutenaren aldera, euskaraz irakurtzen dutenen artean, orokorrean, garrantzitsuagoa da esku artean hartuko duten liburuaren gaia, zein hizkuntzatan idatzita dagoen baino. Euskaraz gehiago irakurtzen lagunduko luketen faktoreen artean, erdiak baino gehiagok aipatzen du hizkuntzaren ezagutza hobeagoa izatea. Baina bestalde, inkestan erantzuna emandako %13,6k aipatzen dute euskaraz gehiago irakurtzeko nahi luketena gai aukera zabalagoa izatea litzatekeela, eta beste hainbestek aipatzen du irakurketagai errazago edota motzagoak nahi lituzkeela.
Euskal Editoreen Elkarteko lehendakariaren ustetan, benetako arazoa liburudendatan dago, gaien aukeran baino gehiago. 'Oraindik badira euskal nobedadeak saldu nahi ez dituzten dendak. Saltzen dituzten askotan, kokapena ez da guretzako egokiena, euskarazko produkzioak Espainia osoan editatzen denarekin lehian egon behar duelako. Euskarazko liburuei toki duina emango liekeen politika bat martxan jarri beharko genuke'.
Jakinek urtero egiten duen datu bilketari jarraiki, eta argitaratutako azkenak kontutan hartuta, 2000. urtekoak alegia, lehenengoz, EAEn editatzen diren liburuetatik erdia baino gehiago euskaraz dago. Tiradak txikiagoak dira, baina gai aukera nahikoa zabala agertzen da. Hezkuntza arloan erabiltzeko liburuak dira nabarmen gehienak, %33 inguru, eta haur eta gazte literaturak du ondoren indar handiena. Honen atzetik, bai helduen literatura bezala klasifikatu denak, eta baita, maila berean, giza eta gizarte zientziaz ari direnak. Hortik aurrera, ehuneko txikietan banatzen dira beste zenbait gai.
Gehiago irakurtzen lagunduko lukeen beste arrazoiari begiratuz gero, hau da, irakurgai errazago edo motzagoak izateari, Jorge Gimenezek dionaren arabera, erantzun hau nahikoa kontraesankorra da. 'Euskal irakurleen artean ere modak ematen dira, eta egun, munduko herri gehienetan bezala, nobela da gehien saltzen dena, eta editatu ere. Esango nuke orain ateratzen diren liburu gehienek 150 eta 200 orrialde bitartean dutela, beste edozein lekutan bezala, merkatuko praktikak kutsatu egiten direlako. Euskal Herriko editoreek beste herrietakoek dituzten arazo berdinak ditugu'.
Inkesta zehatza, zaila
Euskarazko irakurleen kopurua, ohiturak eta bestelako aldaerak modu zehatzean ezagutzea ez da helburu erraza. Euskal Editoreen Elkarteko lehendakariaren esanetan, 'Euskadiko Editoreen Elkartearentzat egindako inkestaren datuak dira erabiltzen ditugunak, eta nik buruz dakizkit, baina egiteke dago oraindik lan sakonago bat'. Alde batetik, Gimenezek Nafarroako eta Iparraldeko irakurleen datuak ere biltzea beharrezko ikusten du -'ikuspegi orokorra aldatuko lukeena, ziurrenik'-, eta bestetik, 16 urtetik beherakoen iritziak ere kontutan hartzea, euskarazko produkzioaren parte handi bat haur eta gazte literatura da eta. Dena den, hau ez da egiteko lan erraza, irakurketa, bere esanetan, 'sozialki fenomeno bitxia da eta: motibazio anitz daude eta egoera pertsonalarekin oso lotua dago, ez dugu berdin irakurtzen bizitzako momentu batean edo bestean, eta galde-sorta baino, ñabardura gehiago eskainiko lituzke elkarrizketa sakonak'.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.