_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Mende bateko liburuak sarean

Aurretik bost liburukitan bilduak ziren 24.237 fitxaz osatua dago XX. Mendeko Euskal Liburuen Katalogoa Aurretik bost liburukitan bilduak ziren 24.237 fitxaz osatua dago XX. Mendeko Euskal Liburuen Katalogoa

Www.jakingunea.com webgunean XX. mende osoan zehar argitaratu diren euskarazko liburu guztien fitxak dira kontsultagai Euskaltzaindiari eta Jakin aldizkari esker. Katalogo mardula da, duela 25 urte Joan Mari Torrealdaik, Jakin aldizkariko zuzendariak, hasi zuena. Katalogoak berez hamar urteko historia duen arren, 25 urte dela hasi zen Jakin aldizkariko zuzendaria liburuen informazioa sistematikoki biltzen.

'1976. urtean hasi nintzen katalogoa osatzen. 1936an Francoren altxamenduak ekarri zuen etenalditik urte hartara arteko fitxa bibliografikoak landu nahi nituen, ostean emaitza bibliografikoa soziologikoki aztertu ahal izateko. Euskal idazleak gaur (1977) izan zen lehen fruitua, bertan jaso bainuen lehen liburu bilduma. Abiadura handiagoaz edo txikixeagoan, baina ez naiz geroztik gelditu'.

1993. urtean gorpuztu zen proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak aspalditik Torrealdaik zekarren asmoa betetzeko aukera eman zionean; hots, XX. mende osoko liburuen datu-basea jendearen eskura uztea modu eraginkor eta erraz batean. Horrela 1993. urtean argitaratu zen XX. Mendeko Euskal Liburuen Katalogoa (1900-1992) liburua. Lau liburuki gehiago izan dira segidan, mendeari dagozkion ehun urteak osatu arte. Guztira bost liburuki argitaratu dira eta 2.000 orrialdetan gauzatu da katalogoa. Bost liburuki hauetako 25.000 fitxak Interneten argitaratu dira orain, www.jakingunea.com webgunean.

Liburu bakoitzaren ezaugarri ugari biltzen ditu Torrealdaik oinarrizko fitxategian. Hamalau elementu ezberdin jasotzen dira ahal denean: autorea, editorea, itzultzailea, egokitzailea, ilustratzailea, titulua, argitaraldia, argitalpen herria, argitalpen-urtea, orrialdeak, neurriak, gaia, bilduma eta ISBN zenbakia. Interneten ordea, elementu gutxiago biltzen dira: titulua, autorea, argitaldaria, urtea eta ISBNa dira eskuragarri diren datuak. Hala ere, nahi izanez gero, gainerakoak ere eskatu daitezke.

Torrealdaik kultur soziologia hartu zuen abiapuntutzat lan honetan hasi zenean. Zenbat argitaratzen zen baino areago, duela 25 urte zertaz argitaratzen zen nahi zuen jakin. Torrealdairen hitzetan, 'egun ere gauza bera interesatzen zait. Katalogo honetan; alde batetik, zenbat titulu publikatu diren agertzen da eta zeintzuk diren titulu horiek. Baina horrez gain, gaia ere azaltzen da, hau da, zertaz ari den liburua. Alderdi hau inportantea da oso, balio erantsi berezia ematen baitio katalogoari. Izan ere, zenbat idazten den jakitea garrantzitsua da baina baita ere zertaz idazten den. Ez da berdin produkzioaren %50 literatura izatea edo %20koa izatea literaturaren pisua'.

Joan Mari Torrealdairen aburuz 'hogeigarren mendean euskaraz publikatu den guztia kontutan hartuta, Franco ondoren argitaratu da mende osoko %80tik gora, Francoren zentsura garaian arriskutsua baitzen publikazioetan ibiltzea. Egun urtero 1.500 bat liburu publikatzen dira'. Kantitateaz gain, kualitatiboki ere aldatu dira liburuak. Jakin aldizkariaren zuzendariak dioenez 'adibidez, garai batean erlijioak zuen pisuak eta gaur duen protagonismoak ez dute zer ikusirik'. Kualitatiboki ere aldatu da: 'argitaratu diren liburu mota eta kantitatea behatuz, euskal literaturaren panoramak jasan duen aldaketa ageria da. Urteko 95 titulutatik 1500era pasa da eta 1977. urtean ziren 51 argitaratzaileetatik 160ra pasa da kopurua'.

Datu-basea jende guztiak erabil dezan da euskarri teknologiko berriei esker eta interesa duen edozeini dago zuzendua. Bistan da hala ere, bere bezero propio naturalak izango dituela webguneak. Torrealdairen iritziz 'liburuaren sektoreko jendea, idazleak, editoreak, liburu dendariak eta bibliotekariak izango dira. Kazetari nahiz ikertzaileentzat ere baliagarria izan daitezke fitxa guzti hauetako informazioa'.

Lan mardul hau egitera, alor honetan zen hutsunea bete nahiak bultzatu zuen Torrealdai. Egun konpromiso pertsonala ere bihurtu dela aitortzen du. 'Nik nire buruarekin dudan konpromiso aspaldikoa, informazioa objetibizatzea da, iritziari edo erabakiari oinarri sendoa eskaintzea. Pentsamenduaren aurretik informazioa dago eta daturik gabe ezin da jokatu. Euskal liburuaren munduan gaur zerbait badago, ez da informazio objetiboa, inpresioak baizik'. Mendea amaitu den arren, jarraitzeko erabakia hartua du Joan Marik. 'Uzteko asmoa behin baino sarriagotan azaldu izan dut, oso nekagarria eta astuna baita baina uzteak pena ematen dit. Agian kirolari askori gertatua gertatu zait niri ere: erretiratzeko momentua iristean ezin etsi'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_