'Ez balego beste mundurik'
Karlos Linazasorok atera duen liburuak badu arriskua: Durangorako agerturiko liburuen artean galduta geratzea, eta seguruenik ez dugu ongi egingo liburu hau, Ez balego beste mundurik (Alberdania, 2000) apaletan ahazturik uzten badugu.
Egia da Linazasorok bide berezia, berea, dabilela. Ez da bere kontakizuna erraz irensten den horietakoa, irakurle heldu bati zuzendua da, eta zailtasunak ere uzten ditu bidean.
Umore pertsonala du, agian mingotsa, arin ulertzekoa ez dena, eta konplizitate puntu bat eskatzen dio irakurleari.
Absurduaren bidea omen du gustuko Linazasorok eta Kafkaren errainua ez da gustuko platera gure artean. Kafkaren bidetik doala liburua esatea ez da askorik esatea. Liburu honetan sail bi oso agerian geratzen dira: 17 ipuin eta nobela labur bat: Oinazeak orduak luze ditu deiturikoa.
Garbi dago literatur lan batek lehen lehenik izan behar duena arreta pizteko ahalbidea dela, gizartean bizirik den gai batekin lotzea. Egia da gaia aipatzeak beste barik ez duela literariotasuna ematen, eta zaila da zer ote den jakitea. Baina hona hemen adibide on bat.
Telebistak oinazeak agerian jarri dituztenean, pribatua eta publikoaren arteko muga gero eta finagoa jarri dutenean, idazle batek eskaintzen duen hausnarketa ez da nolanahikoa. Linazasorok umore beltza erabiliz gizartean hain nabarmen den simulakroaren kritika haragi bizian jarri du. Simulakroaren eta pribatua salgai jartzeko gure ahalegin zoroen kritikak zuzen jo du dianan testu honetan. Horregatik maite dut hainbeste testu hau.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.