Istorio helduak txikientzat
Haur eta Gazteen literatura egunarekin bat eginez irudigileen erakusketa inaugurutuko da Donostian
Bambulo, Jonas, Marimuki, Maxe, Harry Potter. Haur eta gazteen irudimena sustatzen duten pertsonaien izenak dira hauek guztiak. Ez dira bakarrak, ekoizpen amaigabea baita 'Haur eta Gazte Literatura', izen formala duen esparruan gertatzen dena. Hala ere, haur eta gazteak ez ezik, heldu asko dira irudiz eta magiaz jositako istorio labur zein amai ezin horiekin liluraturik gelditzen direnak.
Gaurkoa egun berezia da, Haur eta Gazteen Nazioarteko Literatur Eguna ospatzeaz gain, Galtzagorri elkartearen eskutik ilustratzaileen erakusketa inauguratuko baita Donostiako Okendo Kultur Etxean. (Maiatzaren 15era arte ikusgai).
Ilustrazioak literaturan duen funtzioan sakontzeko aukerak eskaintzea eta ilustrazioaren garapena historian zehar ezagutzea, hauek dira erakusketa honek gauzatu nahi dituen helburuak. Hamasei ilustratzaileek ekarritako marrazkiekin osatzen da kolorez eta istorioz blai dagoen ibilbidea. Irudigile bakoitzeko oraindik argitaratuak izan ez diren bi ilustrazio eta erakusketa honetarako bereziki sortu duen beste ilustrazio bat izango dira ikusgai, eta ilustratzaile bakoitzaren argazki, biografia eta bibliografiari buruzko informazioa lanaren alboan.
Asun Balzola, José Belmonte, Mattin, Mikel Valverde, Agurtzane Villate, Jon Zabaleta edo Jesus Lucas dira, besteak beste, ikusgai egongo diren irudigileak. Honetaz gain erakusketaren inguruan jarduera ezberdinak antolatuko ditu Galtzagorrik: hitzaldiak, tailerrak edo bisita gidatuak.
Hurrengo ikasturtean Gipuzkoako herri garrantzitsuenak izango dira erakusketa bitxi eta koloretsu honen egoitza. Momentuz, Bilbo, Durango, Pontevedra eta Gasteizen izan da.
Literatura sustatu
Galtzagorrik haur eta gazte literatura sustatzea, hausnarketa bideratzea, ekintzak antolatzea eta eztabaida sortzea du helburu. Hasieran idazleak bakarrik ziren elkarteko partaide. Egun berrehun bat lagun ditu, mota askotarikoak guztiak: pedagogoak, irakasleak, idazleak, editoreak, irudigileak, irakurleak, zaleak...
Bilboko Aizkorri Argitaletxeko Aurelio Erdoizainek hartu zuen duela hilabete batzuk elkarteko lehendakaritzaren lekukoa eta Galtzagorrik dituen proiektuen gainean mintzatu zen. 'Hiru dira gauzatu nahi ditugun proiektuak, batzuk abian daude eta besteak laster martxan jartzea espero dugu; Liburu Gaztea 2000-2001, Liburuen Altxorra eta irakurketa bultzatzea helburu duten saioak'. Nahiz eta momentura arte Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean eta Gipuzkoan bakarrik bideratu izan diren, etorkizunean jarduera berak Bizkaian gauzatuko direla aurreratu du Erdoizainek, 'Liburu Gaztea 2000-2001 eta Liburu Altxorra egitasmoek izugarrizko arrakasta izan dute Gipuzkoan. Hurrengo ikasturtean Bizkaian gauza bera burutzea gustatuko litzaiguke, eta lortu ditugu jada hori posible egingo duten baldintzak betetzea. Irakurketa bultzatzea helburu duten saioak udaberrian hasiko dira eta Euskal Herriko liburutegi eta kultur etxeetan bideratuko dira. Ohiko ipuin kontaketa saioez gain, proposamen berri eta erakargarriak egongo dira: Poesia errezitaldia eta antzerkia, ipuin eta ilustrazio saio bateratua, ipuin kontatzea eta antzerkia, ilustratzaile eta idazle saio bateratuak, mimoa, poesia errezitaldiak'.
Liburu Gaztea 2000-2001 ekimen berezia da. Izan ere, haurrak izango baitira liburu onenak aukeratzeko ardura izango dutenak. Gipuzkoako hamar mila bat ikasle eman zuten ikasturtearen hasieran ekimen honetan parte hartzeko izena. Ziklo bakoitzeko haurrek lau liburuko zerrenda dute, liburuok irakurri eta gogokoen dituztenak bozkatu beharko dituzte.
Parisera bost eguneko bidaia eta 50 liburuko sorta bi eskuratzeko aukera izango dute partehartzaileek. Liburu bozkatuenak irakurleek emandako sariaren ohorea izango du. Galtzagorriko presidenteak ekimen honen arrakasta eta originaltasuna azpimarratu du, 'irakur zaletasuna bultzatzeko aukera bikaina iruditu zitzaigun Liburu Gazte Sariketa. Haurrak epaimahaikideak izatea otu zitzaigun modu egokiena eta izugarrizko arrakasta izan du, haurrek gogoz hartu baitute ekimena'.
Liburuen Altxorra izeneko ekimenak, 'arrakastatsua' izateaz gain 'xarmangarria' ere badela aitortu du Aurelio Erdozainek. Izan ere bitxia baita altxor ibiltari honen prozedura. Gipuzkoako herri txikietako eskoletara bideratuta dagoen liburu mailegu zerbitzu berezia da. Musika tresnak gordetzeko kutxa baten itxura duen atoi bat liburuz bete eta eskola txikietara eramaten dute, denbora epe batez eskolan eduki dezaten eta bertako liburuak erabil ditzaten. Mozorrotuta joango den antzezle batek eramaten du eta eskolako haurrei bere bidaietan gertatutako esperientzien berri ematen die, herri hartaraino nola iritsi den eta kutxa bertan uztea zergatik erabaki duen azalduz. Jolasak ere proposatzen dizkie. Magiaz jositako liburutegi mugikor honetan mailegurako fitxak, irakurketa proposamenak, unitate didaktikoak, etxean gurasoekin lantzeko ariketen proposamenak eta irakasleentzako bereziki prestaturiko liburu eta artikuluak ere aurkituko dira. Honen gainean, jardueraren 'ezusteko arrakasta' aipatu dut Erdozainek.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.