Iparraldeko musikari berritzailearen ondarea
Arrakasta lor dezaketen doinuak egiten dituzten talde edo bakarlariekin batera, Elkarlanean diskoetxe donostiarrak, ia ezkutuan bada ere, Iparraldeko hainbat egileren lanak jarri izan ditu merkatuan. Bide honi eutsiz, orain Etxahun Iruri-ri (Jean Pierre Bordazarrek publikoki aurkezteko aukeratu zuen ezizen artistikoa) iritsi zaio txanda.1907-1979 diskoak (artista jaio eta hil zeneko urteak kontutan hartuta osatu den izenburua) bertsolari askorentzako erreferentzi bilakatu daitezkeen 22 abesti jasotzen ditu, pastoral eta edozein tabernatan txikitero talde bati entzungo genizkiokeen doinuekin batera. Ez da instrumenturik entzuten bertan, erreminta bakarra ahotsa baita. Grabazio zorrotz hauek, berriz, Sü Azia Mauleko elkarte kulturala eta Xiberoko Botza irratiaren artxiboetatik berreskuratu dira. Guztiak, 1950 eta 2000 urteen artean grabatutakoak.
Pieza batek baino gehiagok Etxahun Iruriren heriotzaren ondorengo data eramateak badu azalpenik: zortzi piezatan baino ez duela abesten. Gainontzekoek, aldiz, beste abeslari batzuen ahotsa daramate; Niko Etxart, Jean Bordaxar, Mixel Arotce edo Gregori Anarebordarena, esaterako.
Guztira 72 urtez luzatu zen bizitzan zehar, Zuberoarekiko ardura berezia agertu eta bertako folklorea berpiztearekin batera, Etxahun Iruri bertsolari, pastoralen egile, konpositore eta poeta modura nabarmendu zen. Ildo honetan, pastoralen alorrean euskal pertsonaiak barneratu izana zor diogu Etxahuni, ordurarte Frantziako pertsonai ezagunak eta gai erlijiosoak baitziren pastoralen oinarri.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.