_
_
_
_
Tribuna:GAIAK
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Kritika Saria: aldaketaren seinale?

Kritika Saria eman berri da Madrilen. Eta aspaldidanik egiten didaten galdera ez da zer moduzkoak diren saritutako liburuak, baizik eta nola ematen diren sariok. Aurreko galdera hori garrantzitsua bada ere, bigarrenak jakin min handiagoa sortzen duela dirudi. Azalpena zein den ez du ardura. Urtero eman behar ditut azalpen berriak emate moldapenari buruz.Kontua da Sariok Espainiako Kritiko Elkarteak ematen dituela, eta nik dakidala euskal literaturaz arduratzen garenon artean bi besterik ez gaude. Erakunde pribatu guztiekin gertatzen den bezala, honek ere ahalmena du epaimahaia izendatzeko. Urteetan Santi Aizarna izan zen bakarra lanean, urteetan bakarra izan naizen moduan, orain Javi Rojoren laguntzarekin dihardudan arren.

Más información
"Idaztea hizkuntzarekin oso borroka polita izan da"

Elkarteak euskal literaturaz aditua den bat izendatzen du urtero euskal alorreko sariak izendatzeko, eta izendatu diot, jakina denez, sariak ez baitu dirurik banatzen. Erdal alorrean bai, badu ospe eta meriturik, badu idazleen artean nolabaiteko gerizarik. Gure artean ez dakit; denetarik ikusi dut, parterik hartu behar ez dela esaten duen idazlerik bada (lanak argitaratuen artean aukeratzen badira ere), pozik hartu duenik ere bai.

Elkarteak izendatu horrek ez du bere kabuz erabakia hartzen. Izendatuak elkarteko kideen arteko iritziak batu behar ditu. Gure eremuan hain gutxi garenez, euskal literaturan aditu direnei iritzia eskatzen zaie, aldizkarietan kritika eginaz aritzen direnei, batzuetan. Besteetan, aurten gertatu den bezala, Euskaltzaindiko literatura batzordeko partaideek aukeratu dituzte liburu biak.

Izendatuekin agiri bat egiten da, eta epaimahaira doanak ezin izango luke aldaketarik egin. Erabakia kolegiatua da. Eta ez pertsona bakarrak hartzen duena. Eta inoiz baina sarriago gertatu zait, nik buruan nuena ez agertzea. Baina hori maiz gertatzen da botoetara joz gero.

Hunkigarria da Lourdes Oñederraren nobela. Teresa deitzen den emakume baten barnean gara, haren pentsakizun eta sentimenduen munduan jarri du narratzaileak fokoa. Harena dena ezagutzen dugu. Beste pertsonaiak haren begietatik ikusten ditugu. Teresak erabaki garrantzitsua hartu behar du: senarrarengandik eta amorantearengandik banatzekoa. Aspaldi galdua duen haurtzaroko irudiaren bila, eta aspaldi galdu zuen lagunaren itzalaren bila mugitzen da Teresa.

Baina horiek galkor egingo zaizkio. Margerite Duras (eta gurean Ramon Saizarbitoriak) erabili duen idaztankeran idatzia dago testua: esaldiak motzak dira, berriak aurrekoari aldaketa txikia eransten diola, aurrera egiten du testuak.

Nobela poematikoa deitu izan ohi direnen artean kokatzekoa dugu. Eta testuak maila bi landu ditu: narrazioarena, emakumearen nondik norakoa erakusten duena, eta bigarren maila batean, testu poetikoekin osaturiko amarauna, narrazioaren maila sinbolikoa erakusten duena. Lau ataletan banandutako kontakizuna dugu, lau urte-aroen inguruan. Urte osoak emakumearen joera osoa azalduko balu bezala.

Jose Luis Padrónek literatura idazketan egiten du lan. Ia lan entziklopedikoa da berea, baina ezaugarri batekin, bere eguneroko bizitzaren entziklopedia idazten du, unean unekoa papeleratuz. Joera sinbolista eta intimistaren jarraitzailea dugu, baina saiatu da gure sinbolismoan gogorturik, siketeaz jota agertzen diren metaforak eraberritzen. Eguneroko bizitzak ematen dituen erasoetan, bere begirada ibaiarena da, mantso-mantso jasan eta aurrera egiten duenarena. Begirada umila, baina zorrotza, zertzeladetan geratzen dena, baina maitearekin egiten duen elkarrizketan detaileak sakontzen dakiena.

Aukera ezberdinak. Baina azpimarratzekoa da, euskal idazleen artean ezaugarri bi bete zirela: idazlerik gazteena eta saritutako emakume bakarra saritu genituen. Agian, zerbait aldatzen ari zaigula esateko seinale.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_