_
_
_
_

Lurralde baten koloreak harrapatu

Afrikar kontinenteak nolabaiteko lilura pizten du hura ezagutzen ez dutenengan. Baina oro har, askoz ere handiagoa da lilura hori bertara joan direnen artean, lurralde hau gertutik bizitzeko aukera izan dutenengan, alegia. Euskaraz ez da Afrikari buruzko liburu askorik argitaratu, eta hauetako zaharrenen artean gehienak misiolariek egindako idatziak dira. Bada, ordea, azken urteotan begirada ezberdin bat eman dionik ere, ondoren ikusi eta ikasitakoa liburu moduan argitaratuz. Honelakoak dira 1998. urtean Mandelaren Afrika izenburuarekin kaleratutako Juanjo Olasagarreren lana. Orain dela gutxi gaztelerara itzuli dute idazle nafarraren lana. Afrikan barrena bizikleta gainean ibilita izandako gora-beheren berri eman zuen Jon Arretxe basauritarrak 1994an.

Hauez gain, José Luis Zumeta margolariak ere bertara egindako bidaiaren ostean kaleratu zuen lan eder bezain bitxia: Zumeta 98: mendebal Afrika: bidai-bloka aipagarria da; artistak, bere marrazkien bidez, oro har ezezagun handia den kontinentearen kolore eta bizitasuna harrapatu baititu liburuaren orrialdeetan.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_