_
_
_
_

Ilustrazioaren bide ezkutuak

Azken unean izan zuen Donostiako Udalak pasa den hilean antolatzen zuen komikien lehiaketaren berri. Bere burua ilustratzailetzat izan eta bere lehentasunen artean komikia egon ez arren, Eva Garcés-ek (Donostia, 1972) bertan parte hartzea erabaki zuen, lehiaketaren gaia eta ardatza emakumezkoa zela ikusita. "Emakumezkoak irudikatzerakoan era guztietako lanak ikusten dira", dio Evak, "baina, komikiaren arloan pentsamolde zaharkitua duen pertsona asko dagoela egia da. Beti gizonezkoaren alboan irudikatzen gaituzte, heroiaren sari modura. Horrelako pertsona bat agentzia edo argitaletxe baten jabe bada, ezin diozu berak gustuko duen hori kaleratzen debekatu. Egoera hori salatzea besterik ez dago", gaineratzen du. Horrexegatik aurkeztu zen lehiaketara eta "ustekabean" garaile atera.Txikitatik izan du gustuko marraztea. Gurasoak alabaren zaletasunaz ohartu eta berehala akademia ezberdinetara eraman zuten, era honetan kurtso ugari egin eta hainbat pintore ezagutzeko aukera izan zuelarik. "Gure etxean margotzea izan da jolasik nagusiena", gogoratzen du berak. Azkenik, ordurarte zuen prestakuntza borobilduz, Leioan, Arte Ederretako ikasketak egin zituen, diseinu grafikoaren adarrean.

Más información
Protagonisten itxura asmatuz
Abenturazale hutsa

Mundu itxia

"Ilustratzailearen ogibidea guztiz ezezaguna da", onartzen du Eva Garcés-ek. "Orokorrean, jendeak ez daki begi aurrean duen ilustrazio horren egilea nor den, nola egiten dugun lan edota nola bizi garen". Berak era guztietako lanak egin ditu. Gehienbat publizitatearen arloan aritzen da, baina pasa den urtean, esaterako, Donostiako Zinemaldian Zabaltegi sailaren kartela egin zuen. "Ilustratzaileaz hitz egiterakoan jendeak liburuetan izaten diren margoak aipatzen ditu. Ilustrazioak adar ugari duela ez da ezagutzen. Era guztietako lanak egiten ditugu", dio. "Egunkari, liburu, kartel, iragarki eta abarretan ikus daitezkeen marrazki guztiak ilustratzaile batek egin ditu", gaineratzen du.

Bere aburuz, ilustratzaileena "oso mundu itxia eta gogorra" da, eta egile bakoitzak ireki behar ditu bide berriak. "Gure koaderno eta margoekin, alde batetik bestera denda gainean daramagun pertsonak gara. Etengabe gabiltza ate berriak jo eta ireki nahian", adierazten du. "Gainera, teknologi berrien etorrerarekin, egunetik egunera aldatzen doan arloa da hau. Ilustratzaileon prestakuntza ez da inoiz amaitzen".

Ildo honetan, ordenadoreak izan dira lanbide honetan benetako iraultza, gauza guztiekin bezalaxe hemen ere ondorio on eta kaltegarriak aipa daitezkeelarik. "Produkzio prozesua azkarragoa da orain eta, batik bat, publizitatean gabiltzanontzat onura izugarria izan da", dio. Arlo honetan egun batetik besterako enkarguak izaten dira eta lan guztia "egun edo gau bakar batean" egiten dute maiz.

Iragarki bati begira marrazki edo irudiren bat egin behar duenean, era guztietako enkarguak jasotzen ditu Eva Garcés-ek. "Batzuetan, iritzia eskatzen zait eta kanpainaren genesian parte hartzeko aukera izaten dut, iragarkia egiterakoan askatasun osoa izanik gainera. Besteetan, enkargua egiten duenak oso argi dauka zer nahi duen eta zer eskatu nahi didan. Azkenik, zer nolako iragarkia nahi dutenak badaude, baina askok ez dakite duten ideia hori azaltzen. Horrelakoetan, intuizioa behar-beharrezkoa izaten da", adierazten du Evak. "Kasu guztietan, askatasun maila handiago edo txikiagoarekin, marrazkiak beti ilustratzailearen sormenaren fruituak izaten dira", gaineratzen du.

Ildo honetan, komiki eta publizitatearen arloan, produkturen bat saltzerakoan testuak baino irudiak garrantzia handiagoa duela uste du Garcés-ek. "Mezua garrantzitsua da, baina irudirik gabe ez dago ezer", dio, "hori baita begietatik jasotzen dugun lehenengo gauza. Produktua saltzeko, irudi erakargarri bat osatzea behar-beharrezkoa da". Komikiaren alorrean ere ordenadoreen erruz istorioaren kalterako irudia garaile atera dela salatu dute batzuek. Garcés-en aburuz, "ordenadoreei esker, efektuak egiterakoan aukerak handitu egin dira, baina ez istorioaren kalterako".

Azkenik, edozein arteetan gertatzen den bezala, ilustrazioan ere modak zer esan handia du Garcés-entzat. "Lehen, aerografoa zen nagusi", dio berak, "baina, egun, inork ez du horrelakorik nahi. Duela gutxi, Amenaren iragarkian agertzen diren trazoak dira modan jarri direnak".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_