_
_
_
_

Ikus-entzunezko iraultza digitala DVD formatu berriari esker

Euskal Herri osoan estreinako urratsa ematen ari bada ere, DVD-ak (Digital Video Disc) izugarrizko aurrerapausoa suposatzen du pelikulen etxeko kontsumoan. 80. hamarkadako kantu batek bideoak "irrati izarra" akatu zuela aireratzen bazuen, milurte berrian bideo formatua izango da triskantzatik ateratzeko arazoak izango dituena. Itxuraz, VHS formatua baino txikiagoa, erosoagoa eta erabilgarriagoa da oraingo hau. Izaeraz, ez dago konparaziorik. VHS-a erabilerarekin higatuz doan moduan, DVD-ak ez du halakorik sofritzen. Gainera, irudi eta soinu kalitate nagusitasun horri elementu ugari batu behar zaizkio. Horien artean, ordenadoreekin duen bateragarritasuna da nabarienetakoa. Gero eta informatizatuagoa dagoen gure gizartean, formatu berri honen malgutasuna gero eta beharrezkoagoa bilakatuko zaigu. Formatu fisiko gisa abantailak dituen bezala, sormenari dagokionez eskaini dezakeena mugaezina da. DVD-aren armarik preziatuena interaktibitatea da. Hemendik aurrera ez dugu pelikula soilik ikusiko, disko digital honek osagai ezberdinak eskaintzeko aukera izango baitu.

Aukera ugari

Momentuz, Estatu mailan egin diren DVD-ak ez daude garatuegiak. Art&Maña-ko estudioan interaktibitate hori lantzen eta aukerak zabaltzen dihardute pare bat filmeren DVD-en diseinuan. Berrikuntza guztiekin gertatzen den moduan, sormen lan handia eta arazo berriei aurre egiteko joera berezia eskatzen du formatu berri honek. Hala ere, estudioko arduradunak "ilusioz" ekin diote desafio honi.

Aurrerantzean, film bakoitzak bere edukiekin zerikusia izan dezaketen aukera interaktibo ezberdinak eskaini ahal izango ditu. Adibideak irudipenak soilik muga ditzake: muntaiatik kanpo geratu diren eszenak, gidoi idatzia, story board-ak, filmeen making off-ak, protagonistekin elkarrizketak, musika, pelikula iragartzeko egindako kartel ezberdinak, jokoak... izan daitezke baliagarriak DVD-ak iraun ditzakeen bost orduak betetzeko.

DVD-a negozio ikaragarria izango da, eta Unabonberrek zioen moduan "teknologi oro bezala, gizartea esklabo bihurtzen jarraitzeko izango da erabilia". Bestetik, azken belaunaldiko ikus-entzunezko produktua izanda, garestiegia ez dela esan daiteke. Irakurleak 50.000 pezeta inguru balio du, eta disko bakoitza 3.000 pezetatan saltzen da. Multinazionalentzat pelikula baten negozio esparrua areagotzeko baliagarria izatearekin batera, ekoizpen alternatibo eta independenteentzat ere banaketa tresna oso interesgarrian bilakatu daiteke.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_