11.200 euskaldunen laguntzari esker, ordenadoreek euskara uler dezaten beste urrats bat eman da
Milaka euskaldunek dohainikako telefono bati eginiko deiei esker ordenadoreek etorkizunean euskara uler dezaten beste urrats bat eman da. Orotara jaso diren 19.000 deietatik 11.200 amaierara iritsi dira, eskatzen ziren esaldi eta zenbaki guztiak errepikatu dituztelarik. Euskal Herriko Unibertsitatea eta Telefónicaren ikerketak bost mila deiren beharra zuenez, gizarteak eman duen erantzunak iragarpen guztiak gainditu dituela esan daiteke. Proiektuaren hurrengo fasea hastear dago. Bertan, dei guztiak entzun eta jasotako seinale soinudunak zenbakietara itzuliko dira. Lan neketsu honi esker, ordenadoreek entzuten dutena ulertu ahal izateko datu-base zabala lortuko da. Izan ere, hitzak ulertzeaz gain, ordenadoreek ahoskera eta esaldiaren egitura ezagutu beharko dute. EHUko Zientzietako fakultateko lan talde batek sei hilabete emango ditu ahots guztiak sailkatzen, bi pertsona egongo direlarik dohainikako telefono zenbaki honek martxan egin dituen 13 egunetan jasotako dei bakoitza entzuten. Amaieran, datu-base honen hiru kopia egongo dira. Lehenengoa Telefónicak jasoko du, enpresa honen sistemek ere euskara ikas dezaten. Bigarrena EHUko Filologia fakultatera bidaliko da, egungo fonetikaz ikerketa egingo delarik bertan. Hirugarren kopia Zientzietako fakultateko ahotsen azterketarako taldeak jasoko du, euskararen estruktura sintaktikoen metodologiaren bat egin ote daitekeen ikus ahal izateko. Izan ere, Inés Torres, ikerketaren koordinatzaileak dioenez, gaztelania eta euskararen fonologiak antzekoak dira, baina ez sintaxia. Sailkatze prozesu honekin, gainera, baliorik ez duten deiak baheztatuko dira: dei batzuetan zarata gehiegi dago; besteetan, deiaren egileak ez du ozenki hitz egiten edo ordenadoreak esandakoa errepikatu gabe bere kontura erantzuten du. Gainera, ordenadoreek ahoskera arazoak dituzten euskal hiztunak ulertzeko modua izango dute, jaso diren dei guztien artean datu-base bat eratzeko gutxiengo bat badago behintzat. Datorren astelehenean, hilak 17, ekimen honen arduradunek jarritako sariaren garailea nor den ezagutzera emango da. Guztira, 200.000 pezeta irabaziko ditu garaileak.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.