Chove en Santiago
Chove en Santiago idazten ari da García Lorca Compostelako katedralaren aurrean. Mamu nagusi bi marrazten ditu katedralaren itzalak plazan. Gaur erakusketa nagusi bi ikus ditzakegu Compostelan. Bata Galiziako herri museoan dago ikusgai, herri-argazkilari ahaztu baten lana da. Bestea Galiziako Auditorioan aurkitzen da, Londoneko pintore nagusien marrazkiz osatu dute. Virxiklio Vieitez da argazkilari ahaztua. Herriko fotografoa zen Galiziako herrialde menditsuetan. Gerraosteko garai ilunetan, baserri galduetako pertsonak erretratatuz irabazten zuen soldata. Gaur Santiagon daude jendearen begiradapean bere argazkiak, eta laster Parisera eta New Yorkera joango dira. Vieitez urteko ezustea izan da. Bere fotografietan herriko jendea serio eta duin agertzen da, domekako jantziaz, bizitzaren gogorrari aurre egiteko gogoaz. Argazkilariak, aldiz, pertsona hauek, inguru berezietan jartzen ditu, berebiziko kontrasteak lortuz, pertsonaia eta tokien artean. Vieitiz herri argazkilaria garaiko argazkilari handiekin konparatua izan da. Handik urrun barik, postmodernismoaren erakustoki den Galiziako Auditorioan, Londoneko eskolaren pintura ikus dezakegu: Izen entzutetsuak: Francis Bacon, Lucien Freud... Modernitatearen agerpenaren erakusgarri, hiriko pertsonaren bakartasuna, bizitzaren gogorra aurrez zurre dutela. Kaleetatik zehar euripean noan bitartean, pentsatzen dut erakusketa bien arteko paradoxan bizi dela Galiziako gaurko kultura, mundu ruraletik modernitatera hainbat arinen joan nahian. Gero unibertsitateko ikasleen zerrendak ikusten ditut, eta ikasle asko Parisen, Alemanian, Belgikan jaio direla esaten didate, emigranteen seme-alabak direla. Eta hauek alderantzizko bidaia egin dutela iruditzen zait. Badakite zer den London eta gurasoen erroen bila abiatu dira Virxilio Vieitezen argazkien barrena. Orain García Lorcak sonando un val imposivel idatzi du bere koaderno zuri-gorrian, tinta urdinez.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.