_
_
_
_
Reportaje:

Euskal literaturak Galizian zer berri

Otsailean eta Martxoan euskal literatura presente egon da Santiagoko giro kultural aberatsean. Euskal poesiaren antologia bat aurkeztu dute Compostelan; euskal poesiari buruzko informea argitaratu dute Grial Galiziako aldizkaririk entzutetsuenean, eta Rosalia de Castro Saria Juan Mari Lekuonaren lanari eskaini diote. Chove en Santiago idatzi du Federico García Lorcak bere koaderno zuri-gorrian, tinta urdinez A Quintanako plazan. Begirada luzatuko balu Katedrale zoragarriaren itzala ikusiko luke. Inoiz munduak sortu duen metaforarik handiena du begien aurrean. Bidaiak bukaerarik ez duela eta heltzearen ordez bidaian aritzea dela garrantzitsua esaten dutenen aurka, Compostelak beti esan du barnean duela bidaiaren bukaera. Chove en Santiago irakurtzen dut ene liburuan, euskal poesiak eta literaturak berebiziko tokia hartuko dutenean Compostelako hirian. Grial aldizkaria Marilar Aleixandre da ene gidaria. Nobelagile horrek sona handia hartu zuen Compostelako kaleen barrena gertatzen den nobela bati esker. Gaur, ordea, galdua dabil, eta jirabiraka ari gara kaletik kalera euskal poesiaren antologia aurkeztuko den taberna ezin aurkituz. Otsailaren 23 da. Aleixandrek eta Rafa Villar poeta gazteak, eta Letras de Cal editorialaren bultzagileak lana erruz egin dute euskal poemak bildu, gailegoz eman eta edizio xumean, fanzine antzean, argitaratzeko. Hamaika euskal poeta dira guztira, kirol talde bateko partaideak baliran. Euskaraz eta gailegoz. Xabier Lete eta Arantza Urretabizkaiaren lanekin hasi eta Harkaitz Cano eta Itxaro Bordarekin amaituz. Hamaika poeta gailego gaztek irakurri dituzte itzulpenak tabernaren hezedura eta garagardo usainaren zaporean. Ez dago aurkezpenik hemen bere errezitaldirik gabe. Olga Novo dago irakurleen artean, bera da poeta gazteen artean sonarik indartsuena hartu duena. Gaztea da oso eta Galizian gaur egun dagoen literatur kezkaz mintzo zait. Aurreko belaunalditik, 80koa deiturikotik, urrundu nahiaz, gazte jendeak argitaratzeko duen zailtasunez, feminismoaren indarraz. Egin nahia, entusiasmoa, da nagusi inguruan, baina urriak dira materialak. Martxoaren bosta da gaur. Vigon argitaratzen den Grial aldizkariak ale berezia eskaini dio azken urteotako poesiari. Galiziakoa da nagusi, baina ez dira falta Kataluniako eta Euskal Herriko poesiari buruzko lanak ere. Poesia asko argitaratzen omen da Galizian, bera omen da urrezko generoa, narratibaren aurretik oraindik. Zer berri ote dagoen galdetzen dudanean, erantzuna batera dator: Ez zait gustuko izenak ematea. Gainera asko eta asko ene lagunak dira: son meus amiguiños!!! Adiskideei buruz ez omen dute hitz egiten kritikoek. Unibertsitateko irakasleek esan didate jende berria datorrela. Gaztea, baina gaztetasuna norberaren buruan dagoenez, badira hogeita bosteko gazteak, hogeita hamabostekoak, eta ba omen dira berrogei urteko gazteak ere. Literatur historiaren gora beherak dira hauek! Gaurko poesian emakume asko daude, eta gehientsuenak joera feminista bat hartu dutela esaten dit Olga Novok. Gorputzaren berbalorazioa dago, erotismo eme baten erreibindikazioa. 80ko poeten erretorizismoa eta hitz jario ederra ez omen dute maite, arinaren, jokoaren, ironiaren aroa ere ba da gaurkoa. Eta froga gisa, Heidegerren Ser e temporen ordez, asmaturiko Galiza. Ser e grelo! errezitatzen dit. Anton Reixeren joko guraria ez omen da oraindik bukatu. Halaz ere, bada errespetua Xose María Alvarez Caccamoren lanagatik. Baina paisaia aldatzera omen doa, emakumeen lanaren eraginez. Erresistentzia hitza aipatzen du, berari poesia politikoa gustatu nonbait, eta ez dute Galizia normaltasunean bizi dela onartzen. Aurreko poetekin haustura nabaria da. Gogoan dut Harkaitz Cano eta Juanrra Madariaga etorri zirela behin Galiziara eta Euskal Herrira itzuli zirela nolako iritziak bota zituzten, hemen gazteek aurrekoekin zuten bortxa gogoratuz. Errezitaldiak Aurkezpena beste hainbat aurkezpen bezalakoa da. Hori bai, poemen errezitaldi batekin bukatzen da. Gazteek argitaratzeko zailtasunak dituzte, eta besteren faltan, errezitaldien bidez ematen dituzte ezagutzera bere lanak.Galiziako Pen Club-ak eraturiko Sariak dira Rosalia de Castro izena daramatenak. Literatura Iberikoa omendu nahiez sorturiko lanak dira. Ohorezko eta omenaldi kutsuzko sariak dira berez. Luis Tosarrek azaltzen dizkit Sariaren nondik norakoak. Ez diote literatura gailegoari saririk ematen, baina bai aldiz penintsulako beste lau literaturari. Euskaraz, Juan Mari lekuonak jasoko du saria, aurretik Bernardo Atxagak hartu zuen; gaztelerazko saria, Vázquez Montalbanek jasiko du; portugeseraz Lobo Antunes, nobelagile ezagunak eta katalaneraz Miquel de Palol-ek. Sari banaketa datorren Apirilaren 8an izango da, eta Santiagoko Unibertsitateko Errektoradutzak Fonseca Jauregi ederrean duen Ohore Gelan, Xabier Carro ikerlariak egingo du sarituen Laudatioa. Sariak ez du dirurik banatzen, baina Galiziako ikur den Grialaren keramizkako alea hartuko dute sarituek. Sariak ez du dirurik banatzen, baina badu helbururik omenaldiez aparte: literaturaren hedakuntza. Euskal literatura eta Juan Mari Lekuonaren poesia ezagunagoak izango dira hemendik aurrera.

Más información
Chove en Santiago

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_