_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Aldatu dena etorkizuna da

"ETA nahikoa perfektua da beharrezkoa den denbora guztian zehar bizirauteko, baina erabat ezgai inposatzeko alferrikako odoluste geldo bat baino areago". "ETA erabakitzeko une guztiz garrantzitsu batean dago. ETA militarrekoak astakirten batzuk dira, baina ez dira subnormalak, eta hasi dira ulertzen haien ahaleginaren alferrikakotasun historikoa". Esaldi hauek herenegun ahoskatu zitezkeen, baina 1984ean bota zizkion Juan Mari Bandresek Manuel Vázquez Montalbani, azken honek Mis almuerzos con gente inquietante liburuan jaso zuenaren arabera. Trantsizioko zenbait pertsonaia ederki erretratatzen ditu elkarrizketa liburu horrek, eta orain dela gutxi irakurri dut nik aurrenekoz.

Ez dira aukera nitzakeen bakarrak: gehiago daude Bandresen elkarrizketan, eta gehienek, edonola ere, denboraren zirkularitatea ekarri didate gogora, gauza bera behin eta berriro bizi izanaren sentsazioa. Gu eta Euskal Herria, edo, hobe esanda, Euskal Herria eta gu bukle eternal batean sartuta egongo bagina bezala, azkeneko hamarkada hauetan zehar. Hori izan zen pentsatu nuena Bandresen atala irakurtzen amaitu nuenean: ez garela bertatik atera. Duela hogeita bost urte bezala gaudela. Edo okerrago.

Aldatu dena etorkizuna da, alegia, etorkizunarekiko ilusioa

Okerrago? Datu objektiboek ez dute halakorik adierazten. Duela hogeita bost urte baino aberatsagoak gara, oro har -ekonomia kapitalista gaingaratu batean izan gaitezkeen heinean alegia-. ETAk askoz ere gutxiago hiltzen du, eta, beraz, sufrimendu gutxiago eragiteko gai da. ETAren bortxakeriak berak zabaldutako miseria moralari, euskal gizarteak beste aldera begiratzeko garatu zuen ohiturari, buelta ematen hasi zitzaion aspaldi, gaitz horretaz guztiz libre ez gauden arren. GALik ez dago jada, agerian behintzat, eta legearen berme guztiekin -are Europarenarekin- burutzen da, antza, terrorismoaren aurkako borroka, partidu politikoak debekatuz eta guzti. Tortura murriztu dela esaten dute, Amnesty Internationalaren urteroko txostenek arazoaren jarraipenaz ohartarazten bagaituzte ere. "Terrorismoari dagokionean helburuak ez baditu bitartekoak justifikatzen, are gutxiago justifikatzen ditu Estatuari dagokionean", zioen Bandresek orduan.

Baina irudipena daukat hori guztia baino inportanteagoa dela, dejà vu eta neke sentsazio hori esplikatzeko, etorkizunarekin gertatu dena. Aldatu dena etorkizuna baita, hots, etorkizunarekiko ilusioa. Objektiboki 80ko hamarkada hura horriblea izan arren -hildakoak, gerra zikina(k), krisi industriala, aipatu miseria moral hura, heroinaren zartakoa...-, ilusioa baitzegoen: etorkizuna hobea izango zela pentsatzen genuen, era batean edo bestean. Eta uste dut euskal herritarren gehiengoak konpartitzen zuela, abertzaleak izan ala ez, itxaropen hura: 1982ko PSOEren garaipenak sortarazi zuen poza gogora ekartzea besterik ez dago.

Horixe da azkeneko hogeita bost urte hauetako etengabeko errepikapenek lapurtu digutena. Eta hortik, apika, iraganera itzultzeko saioen arrakasta gurean, iragan horiek asmatuak badira, batik bat: berdin zait Veleiako idazkunez ari bagara, Nafarroako erresuma "euskaldunaren" loriez, topikoz betetako nobela historiko erdi arokoez, edo euskal kostunbrismoaren bertsio gaurkotu eta (ustez) postmodernoez. Iragana gozoagoa da, etorkizunarekiko ilusioa galdu denean. Eta, ororen gainetik, ez digu sekula ere huts egiten.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_