_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

In memorian

Francisco Xabier de Landaburu y Fernández de Betoño (1907ko irailaren 5ean sortua) pertsona polifazetikoa izan zen: abokatua formazioz, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbaran aritu zen lanean. Gazte-gaztetatik erakutsi zuen ekintza desberdinekiko zaletasuna. Kazetari moduan, esaterako, kolaboratzaile, zuzendari, zutabegile eta publizista gisa aritu zen, edo Radio Euzkadin esatari lanean ere. Musika arloan, Luis de Arambururekin batera, Deportivo Alavés futbol taldearen ereserkia izango zena ere idatzi zuen.

Kultur suspertzailea, Eusko Ikaskuntza elkarteko kide izan zen. Erakunde horretan, Araban euskara eta euskal kultura bultzatzeko Baraibar saila sortu zuen, eta Autonomia Batzordearen kide izan zen. Batzorde horren lana bilakatu zen, gerora, Lizarrako estatutuaren oinarri.

Baina Landabururen ahalegin handienak politikarekin uztartzen dira. EAJ-PNVko burukide, 1933an Madrileko Gorte Nagusietan parlamentaria izan zen. 1936ko altxamenduaren ondorioz, faxisten pertsekuzio gogorra zela eta, 1937ko iraila arte ezkutatuta egon behar izan zuen. Azkenik, muga pasatzea lortuta, EAJ-PNVk eta Eusko Jaurlaritzak ordezkari izendatu zuten Parisen. Eginkizun bera izan zuen Euskaldunen Lagunen Nazioarteko Ligan, eta bertan Verdier Kardinala, François Mauriac, Jacques Maritain edota Edouard Herriot bezalako gizon ospetsuekin jardun zuen. Horrez gain, Agirre lehendakariak atzerriko Jaurlaritzaren nazioarteko harremanetarako arduradun izendatu zuen.

Alemaniarrek Frantziako hiriburua hartu zutenean Arroxelara deserriratu zuten, alde frantziar okupatuan, eta, Gestapo atzetik zuen arren, aliatuekin eta erresistentziarekin kolaboratu zuen geroztik euskal informazio-zerbitzuaren barrutik. 1944an, Paris alemaniarren aurka altxatu zenean, bertara heltzea lortu eta Marceau kaleko Eusko Jaurlaritzaren delegazioa okupatu zuen beste kide batzuekin batera.

1948an Miarritzeko EIren Kongresuan Euskal Zuzenbideko ataleko zuzendari izan zen, eta kultur arloko txostengile izendatu zuten 1956ko Euskal Mundu Biltzarrerako. Pentsalari izan zen aldetik, ondorengo bi liburuetan aurki dezakegu bere oinordetza: El nacionalismo en Araba eta La causa del pueblo vasco (1956). Azken horretan, belaunaldi gazteei zuzendu zitzaien, eta indarkeriaren aldeko diskurtsoa zabaltzen hasia zen garaian Landaburuk nazionalismoak ordura arte jorraturiko bide duina azpimarratu eta Europara begiratzeko aholkua luzatzen zuen

1963an hil egin zen, José Antonio de Aguirre, forjador de la nación liburua prestatzen ari zela. 1980an, EAJ-PNVko Alderdi aldizkari klandestinoan idatzitako haren artikuluak argitaratu ziren Bilbon, Escritos en Alderdi izeneko bilduman, 1926an idatzitako El Padre Vitoria era de Vitoria bere lehenengo lanarekin batera.

EAJ-PNVko ideologo garrantzitsua izan zen. Landabururen pentsamenduak ideario kristau-demokrata eta europeismoa zituen ardatz. Eta bi ildo horien inguruan, 50eko hamarkadan sortzen ari zen belaunaldi nazionalista berriarekiko elkarrizketa-bideak ezarri zituen. Sozial-kristautasunaren sustatzaile nagusiena EAJren barruan, gainera, Manuel de Irujorekin batera, Europa batu baten aldeko defendatzaile sutsua izan zen. Alde horretatik, Mugimendu Europarraren sorrerari eman zion bultzada, eta mundu gerraren ondoren sortzen ari zen Europa berregituratu hartan Euskalerriak jokatu beharreko rola azpimarratu zuen.

2008ko apirilaren 28an, San Prudentzio egunean, Arabako Foru Aldundiak Landabururi "Euskal Herriaren eta Arabaren baloreen alde ahalegin guztiak egiteagatik" Arabako domina eman zion. Azkenik, ongi merezitako esker ona jaso du, 1960tik aurrera, Jose Antonio Agirre hil ondoren eta Jesus Maria Leizaola lehendakari izendatutakoan, Parisen, Erbesteko Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea izan zen gasteiztarrak

Landabururen proposamenek indar betean diraute orain ere. Izan ere, hain egoera latza bizitako belaunaldi baten ahalegina eta zintzotasuna errekonozitzea, dudarik ez dut, etorkizuna zintzotasunez jorratzeko baliabide aparta izango dugu.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_