Maitasun poemak
Poeta filosofikoaren fama hartu du bere ibilbidean Pello Otxoteko Vaquerok (Irun, 1970). Bere curriculumaren lehen lerroan esaten zaigu Zientzia Biologikoetan eta Biokimikan lizentziatua dela. Izan bada poesiaren alorrean poesiaren eta zientziaren arteko zubia eraikitzeko ahaleginetan dagoen ildo bat, gure artean oso gutxitan landu dena, baina bere aukerak beste bide bat jarraitu du eta maitasuna hartu du gune nagusitzat bere Goizalbaren argitan azken lanean.
Bere joera nagusiak sinbolismoaren guneetan ibili izan dira orain arte: Haraindiko begiradaren bila (1999), Itzalaren ñabarduretan (2001), Arnasa galduaren ondarea (2003). Eta bide hori indartua agertzen da komentatu nahi dugun poema liburu honetan, izan ere, aukeratu den aipuan bertan agertzen da sinbolismoaren zutabe sendoenetariko bat: hitzaren eta errealitatearen arteko muga eta tinka. Esanaren eta izanaren artean mugitzen da poeta, eta esanak dakar izana poetaren mundura: "Hitz xamur batean/ galdu nuen/ barruan neukan guztia".
Xumea eta zertzeladaz betea da Pello Otxoteko Vaquerok egiten duen poesia, sentimendu landuz eta finez osatua, bere hiztegian nagusiak dira: oroitzapena, arnasa, damu, etsipen, itzal bezalako hitzak, erreferentzia mundu baten kokapen argiak.
Baina maitasuna tratatzeko orduan, poetak badu joera nagusia poema luzeak idazteko, burutazioaren menpe balego bezala. Egia da haiku eta poema laburrak ere badirela liburuan kontrastea bilatzeko asmoz. Izadiak emandako intuizio batetik hasten ditu maiz poemak eta intuizio horren barneratze prozesuak, pentsakizun joerak, sentipen agerbideak ematen diote jarraipena poesiari. Noski badirela maitasun gai horretara hurbiltzeko beste bide batzuk, minimalismotik edo erotismoaren agerpenetik (oraintsu irakurri ditut horrelakoak Pako Aristiren liburuetan), baina Pello Otxoteko Vaquerok beste bidea aukeratu du, denborari berea emanez eta sentsibilitatearen bidetik maitasunaren misterioa agertu nahi luke: "Emakumeen bihotza, sekretuetan sekretuena".
Erein. Donostia, 2007. 99 orrialde. 8,40 euro.
Goizalbaren argitan. Pello Otxoteko Vaquero.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.