_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Barne galderak

Ez diot literatura sistemari eragotziko nireak diren erruak, baina galdetu behar diot neure buruari eta galdetu sistemari zer gertatzen den ibilbide luzeko idazleekin, berri-berri ez direnekin, puri-purian ez daudenekin, baina dena dela beren lanean sinistu eta lana kaleratzen dutenekin.

Adibidez, zer gertatzen den Luis Mari Mujikarekin (Lizartza, 1939), ez berarekin, noski, baizik eta bere lanarekin. Eta zer gertatzen den polemika guztien harrabotsen oihartzuna ahaztu ez bada ere baretu denean, bere lana argitaratuz jarraitu duenean. Neure buruari galdetzen diot, eta ez diot sistemari nireak diren erruen berri eskatuko, nola irakurri behar dugun ekinaren ekinean eta irakurketen olatuen menpe dagoen poetak liburu berriak ematen dituenean plazara.

Jarraitzaile huts eta epigono fama hartua zuen Luis Mari Mujikaren poesiak. Baina literaturaren historia irakurketen historia den heinean ez du merezi idazle batek, honek zein beste batek, irakurketa berria? Garaia berritu denean irakurketa berritua?

Barne ibilerak II heldu da nire eskuetara. Liburu erraldoia, poema bilduma zabala. Baina zer? ez du sistemak biderik momentu batean bere indarra lausotu eta liburu hau irakurtzeko?

Horrela egin dut: lausotu dut ibilbidea eta galdetu diot neure buruari ea beste sistemetan, beste literaturetan ez ote duten idazlea bere garaian kokatzen eta ibilbide luzekoak irakurtzen.

Jo dezagun Barne ibilerak II hau liburu berrien bilduma dela, esan dezagun hori eta aurrez ikusirik ez baitago oharrik liburuan, oker ez banago bezala, eta duen tamainagatik irakurleak pentsatu duen liburuen bilduma dela. Ez, poema bilduma osatu eta bere hartara moldatua da. Badirudi idatzi aurretiko plan batek zeharkatzen duela barne ibilera hori. Eta berriz irakurri dut, arretaz, Luis Mari Mujikaren Barne ibilerak hau. Jakina da sinbolismoaren bidetik doala egilea, jakina Juan Mari Lekuona itzal nagusi duela, jakina oihartzunak entzuten direla bere poesian.

Sinbolismoa da bide nagusia, nitasun garbi batek emana. Gozatu dut poesiaren gogo jostalariarekin, ikusi nola agertzen den modernitatea, eta nolako kulturalismo desberdina pilatu den lanean.

Batez ere, baina galdera bat geratzen zait buruan: zer egiten du gure sistemak periferian geratu direnekin?

Barne ibilerak II. Luis Mari Mujika. Hiria. Donostia, 2007. 408 orr. 24,50 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_