Zentsuraren arrastoa
Erakusketa batek ikusgai jarri ditu frankismoak euskal antzerkiari egindako erasoak
Ohar labur batez, Informazio eta Turismo Ministerioak argi azaldu zion 1973ko abenduan Intxixu antzerki-taldeari debekatuta zeukala Xabier Letek idatzitako Alzateko Jaun antzeztea. Horrelaxe, bestelako azalpenik eman gabe. Agiria Euskarazko antzerkia zentsuraren gurpilpean 1940-1980 delako erakusketan ikus daiteke, gaurdanik ekainaren 13ra bitartean, Oiartzungo Udaletxeko batzar aretoan.
Jatorrizko argitalpenak, kartelak, fitxak, talde desberdinen programak, argazkiak, ikusentzunezkoak, eszenatokien marrazkiak eta antzezleen jantzien diseinuak erabiliz, besteak beste, bisitariek denboran bidaiatu eta euskarazko antzerkian ziharduten idazle eta antzezleek jasan behar izan zituzten baldintza estuak ezagutzeko aukera izango dute.
Zentsuraren mehatxuak kalte handia egin zion frankismoaren garaian euskarazko antzerkiari, berealdiko haustura eragin zuelarik. Erakusketan, ikusleek bertatik bertara ikus dezakete antzerki-talde bakoitzak diktaduraren erasoari aurre egiteko erabiltzen zituen trikimailuak. Horrekin batera, zentsuratzaileek Karlistaden kronika 1833-1839 eta euskaraz idatzitako beste antzezlan askotan utzi zuten arrasto sakona arakatu ahal izango dute.
Gertatuak gertatu, askotxo dira gaurdaino iritsi zaizkigun idazkiak, horietako batzuk jatorrizkoak direlarik. Horien artekoak ditugu Garoa (1936) eta Orain ez (1937), Anastasio Albisuk idatzitakoak eta erakusketan ikusgai daudenak.
Antzerki-sortzaileek pisu handia dute erakusketan; bertan kartzelan edo erbestean izan zirenen lana da aztergai, baita misiolarien eta erlijiosoen antzerkigintza ere. Euskal Herrian garai horretan zeuden antzerki-taldeei ere erreparatzen diete.
Erakusketa hiru hitzaldirekin osatuko da; ekitaldi horiek ere Oiartzungo udaletxeko batzar aretoan egingo dira. Bihar bertan, astelehena, 11:00etan eta 17.00etan, Jean Mixel Bedaxagarrek eta Mixel Arrotzek Herri kantuak antzerkian eta antzerki kantuak herrian mintzaldia eskainiko dute. Ekainaren 1ean (19:30), euskarazko antzerkiak frankismoaren atzaparretatik ihes egiteko izan zituen gorabeherak aztertuko dituzte.
Ekainaren 5ean (11:00etan eta 19:30ean) Daniel Landart idazleak Frankismoaren uztarripean euskal antzerkilarion gatazka izango du hizpide.
Azken hitzaldi horren ondoren, bi bakarrizketa izango dira. Antxieta taldeko Jose Aranburuk Txingurri antzeztuko du, Espainiako Gerra Zibilarena urretik Toribio Alzagak idatzitako testua. Ereintzat aldeko Sabin Irastorzak, berriz, gerraostean Nemesio Etxanizek sortutako Zotzean bizia lanari emango dio ahotsa.
Euskarazko antzerkia zentsuraren gurpilpean 1940-1980 erakusketa Oiartzungo Udalak antolatu du Euskal Antzerkiaren Arragoa elkartearekin batera. Ibiltaria izan dadin sortu dute; hortaz, urtean zehar bere edukiak zabaldu nahi dituzten udalerrietara eramango dute. Gero, bigarren fasean, Oiartzunen euskarazko antzerkiari buruzko erakusketa finkoa antolatu nahi du Udalak, erakutsitako material guztiak bereak baitira.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.