_
_
_
_
Gaiak

Euskal literatur bilduma berria aurkeztuko dute Berlinen

Alemaniako Pahl-Rugenstein argitaletxeak Zubiak-Baskische Bibliothek (Euskal Liburutegia) izenburuko bilduma aurkeztuko du aste honetan, Gernikako bonbardaketaren urteurrena dela eta herrialde horretako zenbait hiritan egingo diren ekitaldietan. Datozen bost urteetan argitaletxe horrek urtero bi liburu argitaratu nahi ditu bilduma horren barne, euskaratik alemanera zuzenean itzulitakoak.

Bildumari dagozkion lehen bi izenburuak Edorta Jimenezen Kilkerren hotsak (Der Lärm der Grillen) eta Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria (Das rote Heft) dira. Biak udazkenean argitaratuko dituzte.

Hain zuzen ere, bonbardaketaren urtemuga dela eta, argitaletxe horrek hainbat irakurraldi antolatu ditu maiatzaren 2tik 6ra bitartean. Bertan Jimenezek parte hartuko du, eta berak idatzitako eta pasarte historiko hori dakarren Kilkerren hotsak nobelari buruz hitz egingo du. "Batez ere liburuaren prozesuaz arituko naiz", aurreratu du idazleak. "Gernikaren ostean gezurra nagusitu zen eta gezur horiek indarrean daude oraindik", gaineratu du Argentinatik, han izan baita azken egunotan beste itzulpen bat aurkezten.

Aipatutako ekitaldiak Frankfurt, Bonn, Hannover eta Berlinen izango dira, Frankfurteko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Departamendua, Gernika Elkartea eta Alemaniako Idazle Elkartearen partehartzeaz. Jimenezen eleberriaren alemanezko itzulpenaren zati batzuk irakurriko dituzte.

Ekitaldiak Berlinen amaituko dira. Bertan, aste osoan Gernikako bonbardaketaren oroimenezko jardunaldiak antolatu dituzte, baita filmak, dantza emanaldiak, historiari buruzko hitzaldiak eta argazki erakustaldiak ere.

Pahl-Rugenstein-eko argitalpen berriez gain, Alemaniako beste hainbat argitaletxek ere aurkeztuko dituzte orain arte argitaratu dituzten euskal literaturaren itzulpenak, horien artean Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean (Ein mann allein) eta Obabakoak (Obabakoak oder das Gänsespiel).

Horiez gain, Pahl-Rugensteinek Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua eleberria (Der gefrorene Mann) argitaratzeko asmoa du. Lan horren alemanezko bertsioa Petra Elser Donostian bizi den itzultzaile alemanak egin du, Jürgen Wolff itzultzaile eta irakaslearen laguntzaz. "Filosofiari buruzko pasarteetan hitz egokiak aurkitzea izan da lanaren atalik zailena", azaldu du.

Literatura bilduma aurkezteko, liburuxka bat prestatu du argitaletxeak, lehenengo bi izenburuei eta beren egileei buruzko informazio zehatza emateko irakurleei. Etorkizunean ekitaldi gehiago antolatzea aurreikusi dute antolatzaileek. Izan ere, Alemanian pixkanaka gora egiten ari da euskal gaiekiko eta literaturarekiko interesa. Frankfurteko Unibertsitatea arlo horretan espezializaturik dagoen zentrorik garrantzitsuenetakoa du.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_