_
_
_
_
Gaiak

Hitzezko zubiak 500 hizkuntzara itzuliak

Antologiek zirrikituak zabaltzen lagundu diote euskal literaturari, atzerriko merkatuetan leku propio bat lortzeko ahaleginean. Azken urteotan, Madrilgo Atenea argitaletxea izan da, seguruenik, euskal antologien edizioan zeresan handiena eman duena. Duela bost urte, Euskal Herriko ahozko tradizioa errepasatzen zuen Euskal baladak eta kantu herrikoiak liburu elebiduna plazaratu zuen, eta iaz, Jon Benito, Angel Erro, Igor Estankona, Pello Otxoteko eta Castillo Suarezen lanak biltzen dituen Hitzezko zubia. Bost euskal poeta gazte izenburuko antologia, hau ere euskaraz eta erdaraz.

Jatorrizko testuari erdal itzulpena erantsita, argitaletxeak Lauaxetaren Arrats beran klasikoaren faksimilea eta Harkaitz Cano, Karlos Linazasoro eta Juan Kruz Igerabideren zenbait poema liburu plazaratu ditu; eta narratibaren arloan, Yolanda Arrietaren Jostorratza eta haria eleberria, Ramon Saizarbitoriaren Kandinskyren tradizioa eta Eider Rodriguez, Javier Cillero eta Pedro Alberdiren narrazio liburu batzuk.

Euskal literatura internazionalizatzeko ahalegin honetan, aparteko aipamena merezi du Patxi Oroz beriaindarrak duela 20 urte kaleratu zuen Carmen vasconicum plus quingentis linguis, Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea poema ezaguna mundu osoko 500 hizkuntza baino gehiagora itzulita ematen duena. Oroz Literatura irakaslea izan zen 20 urtez Alemaniako Tubinga hiriko unibertsitatean, eta 2004ko azaroan Euskaltzaindiak euskaltzain ohorezko izendatu zuen "euskarari egindako mesede bikainengatik".

Akademiaren ingurutik sortua da, halaber, Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburuari 1995ean nazioarteko hedapena eman zion beste ekimen gogoangarri bat. Euskaraz inprimatutako lehendabiziko liburuaren 450. urteurrenarekin bat eginez, Euskaltzaindiak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, alemanez eta italieraz argitaratu zituen, liburu bakar batean bildurik, Eiheralarreko erretorearen olerkiak. Xabier Kintanak prestatutako edizio berezi hartan, Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernua eta EHU eta Nafarroako eta Deustuko unibertsitateen laguntza eta sostengua izan zuen.

Etxepareren "euskara, habil mundu guztira" leloari jarraituz, azkenik, Italiako Gran Via Edizioni argitaletxeak Bernardo Atxaga, Arantxa Iturbe, Anjel Lertxundi, Pello Lizarralde, Xabier Montoia, Mari Jose Olaziregi, Ixiar Rozas, Joseba Sarrionandia, Iban Zaldua eta gaur egungo beste hainbat euskal idazleren ipuinak biltzen dituen Pintxos. Nuovi racconti baschi antologia aurkeztu berri du.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_