_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Gauzen neurria

"Gauza guztiak beren neurrian", esan ohi ziguten herriko zaharrek. "Ezer ez neurriz kanpo", esan nahi zigutela iruditzen zitzaidan niri orduan, edo hala iruditzen zitzaidala iruditzen zait orain. Jakina, memoria engainatzailea da. Ez alferrik zioen Montaignek memoria gezurraren oinarri dela eta memoria ahula duenak ez lukeela gezurretan hasi behar.

Memoriaren neurria ez da, ordea, neurrigabeko memoria, alegia Borgesen Funesena. Inork, gutako inork diot, ez bailuke halakorik onartuko. Gehiegizko memoria oztopo-harri zaigu gerora doan bidean; gutxiegizko memoriak orainera iltzatzen gaitu, horma handi batera bezala. Biak dira, neurturik ere, neurrigabe.

Gizona gauza guztien neurria zela idatzi zuen Protagorasek, aspaldi, oso aspaldi. Zuhaitzek pentsatzeko ahalmena balute, eta hitz egin balezakete, lasai asko eta lotsatzeke esango lukete berak direla gauza guztien neurria. Eta zakurrek ere horixe aldarrikatzen dutela iruditzen zait, belardietan bik elkarrekin topo egitean. Bata bestearen usnan ibiliko da, eta bakoitzak zein den erakutsiko du.

Zientziadunek esan dezakete animaliek ez dutela identitaterik, baina zaila egiten zait horrelakorik sinestea, zakurrak elkarren inguruan jira eta bira ikusirik. Oso ongi zaintzen dute bakoitzak berea, alegia norberarena dena, norberaren jabegoa nondik norakoa den jakinik. Jabegoarekin batera beti ibili ohi da norberari buruzko iritzia, identitatearen oinarri.

Gizakiak, ordea, neurria jarri die gauza guztiei, baina ahantzi egin zaizkio, edo ahantzi egin ditu, bere buruaren neurriak. Eta ahantzi zaizkiolako lehendik zituenak, berriak asmatu ditu. Hori izan zaio galbide. Ezer ez baita barregarriagorik, edo tamalgarriagorik, neurririk ezagutzen ez duena baino.

Era berean, ezer ez da kritikatuagoa gaur egun, neurririk eza baino, bekatutzat jotzen baita. Aspaldiko greziarrek giza gehiegikeria hibris hitzaz izendatu zuten. Gehiegikeria horrek, haien ustetan, lehentxeago ala geroxeago, bere zigorra zuen jasotzen, bere ordaina. Neurriak baitzeuden ezarriak, neurrigabe jokatzen zutenak, edo neurri gabe bizi zirenak apaltzeko, beheratzeko, umiltzeko.

Greziar literatura adibidez beterik dago. Areago esango nuke, greziar tragedia jainkoen eta gizonen neurrien arteko borroka da, gizonak, izan ere, jainkoek ezarritakoak gainditu nahi. Gure herriko zaharrek bazekiten greziarrek hibris deitzen zuten hori harrokeria baino ez zela, bazekiten bezala harrotutakoa apaldu egiten dela, lehentxeago ala geroxeago, apaldu eta zigortu ere bai, gehienetan. Baina gizona, izanez eta izaeraz, harrotzeko da jaioa. Sentimenduak hauspotzen ditu berehala, sentimenduzkoak airezkoak balira bezala, eta ez, batzuetan diren bezala, odolezkoak. Odola ere bere neurritik kanpo ateratzen da, askotan eta errekara joaten, galbidean.

Maitasuna eta gorrotoa giza neurrikoak dira, eta, horregatik hain zuzen, neurririk gabe dira hazten eta zabaltzen eta lehertzen. Nekez barkatzen da, dena dela, halako gehiegikeriarik; nekezago barkatzen dute sentimenduen neurririk eza, ezin neurtuak baitira gehienetan. Galga jarriz gero, ihes egiten dute; eta galgarik gabe, barreiatzen eta aienatzen zeharo.

Arrazoimenaren harrokeria, ordea, beste kontua da. Dena jakin daitekeela pentsatzera baitarama. Jakituriak dena nahi baitu, dena denean noski. Arrazoimenak dena mendean hartu nahi, eta berehala arrazoimen totalitario da bihurtzen. Totalitarismoa, azken finean, neurririk gabeko arrazoimenaren ondorio baita. Arrazoimenak dena dakiela uste eta denaren jabe izan nahi. Bestela esanik, arrazoimena harrotzen denean, zerbait aurkitu beharrean, bera da galtzen, bere barne muinetako lainoetan. Arrazoimenaren harrokeria harroaren arrazoikeria da hor.

Nork bere buruaren neurriak ezagutzen ez dituenak bere burua du engainatzen eta, bide nabar, besteenak ere bai. Ez gara bizi aspaldiko greziarren garaian, gure herriko zaharrak ere, poliki, joanak dira bestaldera. Gehiegikeria ez da bekatu, errenta baino. Errenta gehiegizkoa, noski.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_