"Euskal itzulpengintza kalitate handikoa da; hizkuntzaren erabilera da gabezia nagusia"
Beatriz Zabalondo Loidi (Elgeta, 1961) Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Intrepreteen Elkarteko (EIZIE) lehendakari izendatu berri dute. Elkarteko bazkidea da 1988 urteaz geroztik, eta 2005ean, EIZIEko lehendakariorde karguaz jabetu zen. Egun, ingeniaritza eta kazetaritza tituluak dituen elgetar hau doktore tesia prestatzen ari da bikoizketaren gainean, eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) irakasle eta bertako informazio eta komunikazio departamentuko burua da.
Galdera. Zeintzuk dira zure agintaldi honetarako ezarri dituzun erronka nagusiak?
Erantzuna. Lehenengo eta behin, EIZIEk esku artean dituen proiektuei jarraipena eman nahi diegu. Alta, literatura unibertsalaren ekimena mantentzea eta indartzea da funtsezko lan ildoetako bat. Literatura unibertsaleko obrarik garrantzitsuenak euskaratzeko helburuaz sortu zuen EIZIEk bilduma hau eta Alberdania eta Elkar argitaletxeek argitaratzen dituzte itzulpenak koedizioan. Mandatu honetarako beste erronka garrantzitsu bat euskal literaturaren ataria den basqueliterature.com mantentzea eta hobetzea izango da. Horiez gain, Itzul Baita, itzulpengintzaren erreferentzia zentroa bilakatzeko bokazioa duen proiektua abiatzea, itzultzaileen hezkuntzari indarra ematea eta gure lanbidea gizarteratzea dira EIZIEren hurrengo urteotarako apustu nagusiak.
"Lanbide honetan, lan mota eta egoera ezberdin anitz dago, eta elkarteak horiei guztiei erreparatzeko prest egon behar du"
"Itzulpen automatikoa egiteko proiektua oso garatuta dago, baina teknologiaren gainetik, ezinbestekoa da itzulitako testuak orraztea"
G. Lan ildo berriren bat jorratzeko asmorik ba al duzue?
E. Nahiko lan badugu proiektu hauekin guztiokin. Hala eta guztiz ere, EIZIEk arreta handiagoa eskaini nahi dio itzultzaileen egoera profesionalari. Lanbide honetan, lan mota eta egoera ezberdin anitz dago, eta elkarteak bazkideek planteatzen dituzten kontsulta eta eskaerei ahalik eta ongien erreparatzeko prest egon behar du.
G. Itzultzaileek zer nolako baldintzetan lan egiten dute gaur egun?
E. Itzultzailearen lana oso ezkutukoa da eta ez du batere ezagutza sozialik. Ezkutukoa da, alde batetik, lana bakartia eta pertsonala delako; eta bestetik, ez delako igartzen hainbat produktu eta zerbitzuren atzean itzultzaile baten lana dagoela, dela komunikabideetan, dela literaturan, testugintzan edota ikasmaterialetan, besteak beste. Arlo hauetan guztiotan, gure elkarteko pertsona andanak jarduten du, eta ildo horretarik garrantzitsuena profesional hauek lan baldintza duinak izatea da.
G. Hala ere, azken urteotan itzulpengintzaren jarduerak aurrerapauso garrantzitsuak egin ditu.
E. Itzulpenaren eta zuzenketaren bidez hizkuntza garatu eta alor berrietara zabaltzea bultzatu dugu. Horrek aldi berean, hizkuntzaren gainean hausnarketa sakonak egitera bultzatu gaitu, bai gu, bai eta beste sektore anitz ere. Gainera, gogoeta hauek sozializatu egin dira, eta hori guztia itzultzaileok egin dugun ekarpena izan da. Duela 20 urteko testuei begiratu besterik ez dago. Ordukoen aldean, oraingo testuetan aldaketa handiak sumatzen dira; estiloa asko landu da eta zuzentasunetik eta gramatikaltasunetik ere hausnarketa sakonak egin dira. Hizkuntzarekin harremana duten sektoreek eta profesioek aurrerapauso handiak eman dituzte orokorrean, hizkuntzaren osasuna ere hobetu den seinale.
G. Itzulpengintzaren kantitatea eta kalitatea hizkuntza baten egoeraren adierazletzat jo daitezke?
E. Egun euskararekin produzitzen denak kalitate izugarria du eta ez dio beste hizkuntzei inongo inbidia edo bekaizkeriarik izan behar. Sarritan, beste hizkuntzetan egiten diren itzulpenak irakurrita, euskarazko itzulpenaren maila berdina edo hobea dela esango nuke. Beraz, ez dugu konplexurik izateko arrazoirik. Falta zaiguna, ordea, hizkuntzaren ahozko sozializazioa da, hizkuntzaren erabilpena baita egungo gabeziarik azpimarragarriena.
G. Itzulpengintza nagusia gazteleratik euskara egiten dena da oraindik ere.
E. Bai zalantzarik gabe: %90etik gora gaztelaniatik euskarara egiten da, baina gero eta gehiago alderantziz ere itzultzen hasi gara, euskaratik gaztelaniara. Era berean, beste mintzaira batzuk ere indarra hartzen ari dira eta ingelesetik eta frantsesetik euskarara itzultzen den testu kopurua hazi egin da. Euskara, ingelesa eta frantsesa ongi ezagutzen dituzten itzultzaileak behar dira honetarako, eta gero eta jende gehiago dago lan mota honetarako prestatua, eskaria ere gero eta handiagoa delako, dela literaturan, dela interpretazioan, dela komunikabideetan.
G. Nolako eragina izan du itzulpengintzaren gainean teknologia berrien erabilpenak?
E. Itzulpen automatikoa egiteko proiektu garrantzitsu bat jarri dute abian, eta oso garatuta dagoela uste dut. Itzulpen automatikoaren atzetik, hala ere, testuak orraztu behar dira. Horrez gain, itzulpen memoriak daude profesionalek erabiltzeko moduan. Testuak errepikakorrak direnean, oso baliagarriak suertatzen dira, baina hauek ere kontu handiz erabili behar dira hanka sartzeak ekiditeko. Orain arte garatu diren baliabide guztien gainetik, ondorengo irakurketa eta zuzenketa ezinbestekoak dira. Hemendik aurrera, zer gertatuko den ez dakigu, teknologiaren mundua asko eta azkar garatzen ari delako, baina oraingoz, laguntza tresnak besterik ez dira.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.