Historia oroitzen denean
Noiztik daukagu nobela historikoaren oroimena gure irakurle izatearen begietan? Txikitatik, noski. Ziurrenik, gure lehen irakurketen artean aurkituko da Walter Scott jaunaren Ivanhoe nobela, zaldun nobleak eta doilor gogorrak batzen zituen Erdi Aroko eleberria. Hor hasi zen guztia irakurlearentzat.
Agian, beste historiarik ere izango du irakurleak historia nobelekin. Hasieran, agian, zinema izan zen, eta zinema ikustetik igaro zen eleberri historikoa irakurtzera. Edo, familiaren izaera erdi nazionalistaren kariaz -ez dut esango nongoa zen beste erdia- Navarro Villosladarekin hasi zen irakurtzen eta irudikatzen Erdi Aroa, eskolan lagun zituen horrenbeste Amaia deitzen ziren nesken izenaren jatorria nondik nora zen ikertuz. Bankuek Amaya o los vascos en el siglo VII liburua urtero-urtero oparitu zuten nerabe zenean eta oraindik ez daki zergatik, agian argitaletxe baten zorrak kentzeko bidea zen horrenbeste opari egitea. Etxean gordetzen ditu gaur baino eskasagoak ziren garaiko liburuak, banku opariak, nahiz eta enkuadernazio merkeak ez dituen orriak liburuko bere tokian gorde, eta zabaltzen duen bakoitzean, orriak jausten dira oroimenak balira bezala.
Epaltzaren lumak zerikusia izango zuen euskaraz ere azken urteotan generoan gertatu den berrindartzean
Argitaletxeko buruak aipatzen dituelarik goazen eleberri historikoaren azken puntura (aitortu behar du Txomin Agirre eta Jon Etxaide ikusi zituela, pixka bat beranduago, batxilergo eskoletan, baina bere arima piratak ez zuela askorik irakurtzen eskolan agindutakoa, ez irakurtzera jarrita Leturia ere ez zuen irakurri). Ezagutu nuen behin argitaletxe bateko burua Toti Martínez de Lezearen nobelen arrakasta inbidiaz begiratuz eta goitik behera jo zuen lurra eta zerua Totiren lan bat argitaratu arte. Eta horretan gaude, azken urteetan, eta Aingeru Epaltzaren luma zorrotzak horretan zerikusia izango zuen, gainera euskaraz ere generoaren berrindartzea gertatu delarik.
Eleberri historikoa gure zainen barnean izan da eta horrela jarraitzen du liburu-dendetako apaletan. Arrakasta izugarria izan du, eta ez da egunik falta bere berriarekin. Arrakastaren zati bat baina, oroimenaren iturri den neurrian sortzen dela esango nuke, oroimena faltsua izan arren, ez dakiguna argi uzten duen neurrian sortzen du lilura. Eta gainera eleberri historikoak jakin du beste hainbat generoren ezaugarriak batzen: ezustea ongi moldatzen, nobela erromantikoaren agerpena egiten, nobela herrikoiaren jarraipena ezagutzen du...
Gaur, gainera, aro postmoderno hauetan, historia letra zuriz idatzita dagoela ematen du, eta giza izaeraren trazak agertzeko beta berriak eskaintzen ditu: horrela emakumeak protagonista, historian ahaztuak zirenak lehen planoan... historiaren oroitzapen berrien iturri.
Beste nobelagile hark zioen moduan, errealitatean fikzioan baino egoera nabarmenagoak ematen dira, eta hori horrela den artean bizirik izango dugu generoa
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
‘Cachitos Nochevieja’ celebra los primeros 2000 con el canto del cisne de Sonia y Selena y una nueva ristra de rótulos irónicos
Estados Unidos busca sobrevivientes tras un ataque contra tres presuntas narcolanchas
El vestido de Cristina Pedroche en las Campanadas 2025: un traje hecho con sus anteriores estilismos y en recuerdo a las personas con cáncer
Trump retira de momento a la Guardia Nacional en Chicago, Los Ángeles y Portland tras un varapalo judicial
Lo más visto
- Jubilarse a los 66 años y 8 meses llega a su fin: la nueva edad de retiro de 2026
- Un petrolero perseguido por Estados Unidos en el Caribe pintó una bandera rusa en un intento de escape
- Sandra Barneda: “Eso de las izquierdas y las derechas es arcaico, un pensamiento que solo sirve para marcar distancias”
- La Audiencia Nacional avala la decisión de Robles de retirar el nombre de Franco a una bandera de la Legión
- Crece el “analfabetismo religioso”: dos de cada diez catalanes no saben qué se celebra en Navidad




























































