Nabigazioaren kronika
Gazteak ginenean Caja Laboraleko egutegiek berebiziko eragina izan zuten euskal identitateren, eta neurri berean euskal literaturaren agerpena egiteko orduan. Egiguren anaien argazkien bidez, errealitate sublimatua agertzen zen gure begien aurrean. Eta bide berbera erabiliz euskal literaturaren aurpegiak erakutsi zizkiguten. Horien bidez ezagutu genituen hainbat izen berezi: Bitoriano Gandiaga edo Koldo Mitxelena. Garai joanak dira haiek.
Aurton Elkarrek Jon Maiaren (Urretxu, 1972) Aipazac obeto liburuko irudiak aukeratu ditu bere egutegia hornitzeko asmoz. Apaizac obeto nabigazio baten kronika da. Baina liburuaz gain jarrera editorial baten erakusgarria ere bai. Alde industriala begiratuz gero, gazteleraz ematen ziren "euskal gaiak" tankerako moldeak euskaraz emateko ahalegina da, argitalpen duin eta diseinu zaindu baten bidez. Edizio arloan produktu ez ohikoak eratzeko ahalegin berezia eta oso interesgarria. Ez da agian liburu ederrak argitaratzeko Elkarrek egiten duen lehen saioa. Iaz, adibidez, Ane Albisuren Atondu. XXI. Menderako proposamena, euskal janzkera tradizionala gaurkotzeko proposamena, alegia, eman zuen argitara. Esanguratsua da, baina, sail berean bost liburu frantsesez eman ondoren euskarazkoa agertu zela, liburu nagusien alorrean ere euskarak bere tokia duela erakusten duelarik.
Liburu gisa Maiak kronika interesgarria egin dio Albaola Elkartearen proiektuari. Hain zuzen ere XVI. eta XVII. mendeetan balea hartzera joan ziren euskal marinelen bidaia errepikatzeko asmoari. Quebecetik irten eta Red Bayrainoko bidaia egin zuten garaietako ontziak, jantziak eta teknikak erabiliz.
Bidaiaren kronika zehatza da, deskribapena nagusitzen delarik, eta kronikaren inguruan euskaldunek Kanadako itsas aldeetan egindako eta utzitako historiari erreparatuz, beti ere zuzen eta era didaktikoan, espedizioa historia ikasteko aitzakia bihurtzen delarik. Nik, egia esan, mapa faltan bota dut liburua, erreferentziak, noizbait, urrutikoak egin zaizkidalarik. Baina liburuak garbi uzten du bere asmoa: Euskaldunen historiaz batera inguru haietan diren herrialde galduen historiaz jabetzeko eskaintza. Deskribapena da nagusi eta paisaiaren edertasunari lagun egiten dio prosaren edertasunak, nahiz eta egunerokoak asko mugatzen duen kontaketaren erritmoa.
Jon Maia: Apaizac obeto. Elkar. Donostia. 2006. 23 euro. 183 orrialde.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.