_
_
_
_
Entrevista:IÑAKI ARRANZ | Filologoa | Gaiak

"Hizketan ari garela ez gara ohartzen hitzen edertasunaz"

Palindromoak, ziklogramak, totelgramak, metagramak, asmatitzak, hieroglifikoak eta antanaklasiak. Hitzekin eta hizkiekin jolastuz irudimenak sor ditzakeen konbinazio guztien milaka adibide bildu ditu Iñaki Arranz (Gasteiz, 1963) filologoak, Hitza Azti (Alberdania, 2006) "hitzen magiari buruzko" liburuan.

Galdera. Hitza bera mezua izan daiteke?

Erantzuna. Zalantzarik gabe. Askotan, esanahia eta forma elkartzen dira. Hau hitz-jokoei buruzko liburua da. Hori da ideia nagusia. Adibide asko jarri ditut, eta horiek sailkatu ere bai. Hizkuntzak magia sortzeko dituen mekanismoen bila abiatu naiz.

G. Mekanismo horiek antzekoak dira hizkuntza guztietan?

E. Hizkuntza guztietan daude. Egia da hizkuntza batzuetan hitz-joko jakin batzuk egiteko joera dagoela. Euskaraz, kasu batzuetan, adibideak aurkitzea oso zaila izan da, baina nik ez nuke esango hizkuntzak berak ematen duenik horren arrazoia.

"Munstro-erakustaldietako emakume bizardunen eta halakoen pareko jartzen dituzte batzuek hitz luzeena, laburrena edo bokal gehien dituena."
"Komunikatzeak ez du hizkuntza agortzen. Adibidez, bokal bakarreko hitzetan edo esaldietan, mezuaz gain badago beste zerbait."

G. Hitzaurrean ere jolas egin duzu hitzekin.

E. Aitzinsolasa, aitzin jolasa jarri diot izenburu. Liburuari hasiera emateko horrelako jolas bat proposatu nahi izan dut. Kasu honetan, atal bakoitzak lau paragrafo ditu, eta paragrafo bakoitzak lau esaldi, edozeinek asma baititzake joko berriak.

G. Hizkuntza muturrera eraman duzula diozu beste atal batean.

E. Hizkuntzak mutur bat baino gehiago ditu. Mutur horietako batean beste hizkuntzak daude eta hor, adibidez, hizkuntza-trukaketak gertatzen dira. Hizkuntza bat amaitzen denean, nolabait esateko, beste bat hasten da; eta mutur horiekin ere jolas daiteke.

G. Nortzuek egiten dute jolas hizkuntzarekin?

E. Liburu hau ikusita, literaturatik hartu ditut adibide gehienak. Baina horrek ez du esan nahi hau literatura-kontua denik. Hizkuntzaren jabe garen neurrian, denon esku dago hitzekin jolastea.

G. Zer aurki dezakete irakurleek lan honetan?

E. Hizkuntzarekin gozatzeko aukera. Baten batek pentsa dezake hizkuntzalarientzako kontuak direla, baina hori ez da nire asmoa. Hemen aipatzen diren adibide askok zer pentsa eman dezakete, baina baita irribarrea eragin ere.

G. Zer pentsa eman dezakete, adibidez, Miranderen txoriontasunak edo Atxagaren Bilbografiak.

E. Edo Auskalerriak edo Euskal Erdiak...

G. Nork egin dio ekarpenik handiena hitzekin jolasteko arteari?

E. Kopuruaren aldetik, lan honi dagokionez batik bat, Anjel Lertxundik. Bere testuetan ere hizkuntzarekin jolasteko grina hori agertzen da.

G. Eta zergatik hitzekin jolasteko gogo hori? Azken finean, hitzek komunikatzea dute helburu.

E. Baina ez bakarrik komunikatzea. Komunikatze horrek ez du hizkuntza agortzen. Gauza bat esaten dugunean, esanahi hori ez da beti garrantzitsuena. Hitza, berean, bere materialtasunean, bada zerbait. Horrek ere zerbait esan nahi du, horrek ere baldintzatzen du mezua. Testu batzuetan agertzen diren bokal bakarreko hitzak eta esaldietan. adibidez, mezuaz gain badago beste zerbait.

G. Batzuetan ume-jolasak dirudite kontu hauek...

E. Jolas hitza aipatzen dugunean, umeen jolasak direla ematen du. Baina nik ez nuke horrelakorik esango. Umeen jolasak bai, baina zergatik ez nagusien jolasak? Askotan lortzen ditugun emaitzak ederrak izaten dira hitzekin jolas eginda. Batzuetan ematen du bitxikeriak besterik ez direla, munstro-erakustaldietan agertzen diren emakume bizardunen eta halakoen pareko jar ditzakete batzuek hitzik luzeena, edo laburrena edo bokal gehien dituena. Bitxikeria edo gehiegikeria alde hori alde batera utzi eta nahiago izan dut horien atzetik nola ikusten dugun hizkuntza aztertzea.

G. Hitzak hainbeste erabiltzearen poderioz, ez gara konturatzen horietako bakoitzak duen pisuaz.

E. Askotan distantzia behar da. Hizketan ari garela ez gara konturatzen hitzen edertasunaz, edo hitzak elkartzeko dauden arauez.

G. Altxorrik topatu duzu bilaketa lan honetan?

E. Batez ere XIX mende bukaerako aldizkarietan aurkitutako zenbait gauza, adibidez tautogramak, hau da, testu bateko hitz guztiak letra berarekin hasten direnean.

G. Zer iruditzen zaizkizu aspaldi honetan puri-purian dauden hitzik ederrenak aukeratzeko deialdiak?

E. Joko ederra izan daiteke, norberarentzat zein den hitzik ederrena esatean. Hor ikusten da batzuek esanahiari erreparatzen diotela bereziki, horiek askatasuna eta maitasuna bezalako hitzak aukeratzen dituzte; beste batzuek, berriz, hori ahaztu eta hitzaren eufoniari edo soinuari erreparatzen diote.

G. Zuk baduzu hitz kutunik?

E. Hori luzez pentsatzeko erantzuna da.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_