_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Garai itxaropentsu baten hasiera

EIEko zuzendaritza berriak literatura atzerriratzea eta barruko kudeaketa sendotzea ditu xede datozen urteotarako

Haize berriak dabiltza Euskal Idazleen Elkartean (EIE). Apirilaren 22an, Batzar Orokorra egin zuten Gasteizko Montehermoso jauregian, eta bertan aukeratutako zuzendaritza berriak aurreko taldeak utzitako betebeharrei ekiteko konpromisoa hartu zuten bere gain, baina beste estilo batez.

Lehenengo aldiz, lehendakari kargua bazkideek emandako botoen bitartez erabaki da. Sistema honen bitartez, Fito Rodriguez (Gasteiz, 1955) EHUko irakasleari egokitu dioten EIEren ordezkaritza gorena, Tere Irastortzaren ordez.

Rodriguezekin batera, Arantxa Urretabizkaia lehendakariordea izango da datozen lau urteotan, Joxemiel Bidador idazkaria, David Tijero diruzaina eta Juan Ramon Makuso euskal literatura atzerriratzeko planaren arduraduna. Eneko Bidegain eta Isabel Millet ere (azken hau Nafarroako ordezkaritzaz arduratuko da) zuzendaritzako kide izango dira aurrerantzean.

Más información
Amurizak bi liburu argitaratu ditu Bizkaiko bertsogintzaz

ere egitekoa ikasketa prozesu batean oinarritzen dela uste du: "bertsolaritza eskolen inguruan egin nuen doktoretza-tesia eta orduan, bertsolari izateko jaio behar zinela esaten zen. Gaur egun ez luke hori inork esango, eta honetan ere ikasiko dut".

Euskal literatura mundura zabaltzea izango da EIEren erronketako bat aro berri honetan. Gure literatura atzerriratzeko planaren barnean, esate baterako, zenbait euskal liburu munduko hizkuntza ezberdinetan argitaratzeko asmoa dago. Horrela, Joseba Sarrionaindiaren Narrazioak alemaneraz kaleratuko da, eta Ramon Saizarbitoriaren Rossettiren obsesioa alemaneraz eta errusieraz. Frantzian, ostera, Jon Alonsoren Camembert helburu zabalduko da.

Ildo honetan, EIEk garrantzi handikotzat jotzen du hizkuntza txikietara ere heltzea, euskara bera gutxiengo baten mintzaira den heinean.

Finlandia eta Islandia ezinbesteko erreferentziak dira. Lehenengoaren kasuan, finlandiera guztiz normalizatzea lortu dutelako -hango irakurleek Aingeru Epaltzaren Rock'n'roll berenganatzeko aukera izangp dute-, eta islandieraren kasuan, 300.000 hiztun izanda Nobel Saria ere irabazia dutelako.

"Islandiarrak dira, gainera, Europa osoan Interneten gehien ibiltzen direnak", esan du EIEko lehendakariak, teknologia berriek elkartearen gaurgeroko ibilbidean izango duten garrantzia argituz.

Rodriguezen iduriko, "garaiz iritsi gara euskaldunak blogen arora, eta horretaz baliatu behar dugu aurrera egiteko".

Teknologia berriek idazketa moduak aldatu dituzte eta horrek egile eskubideei buruzko ikuskera berria dakar. "Jabego intelektualari buruzko esparrua behar bezala definitzea eta planteamendu ezberdinetan pentsa-tzea da gure helburuetako bat", aurreratu du lehendakariak.

Kudeaketari dagokionez, Iruñeko Martzelo Zelaieta kalean irekitako ordezkaritza indartzea eta Iparraldean beste bulego bat irekitzea dira EIEren proiektu nagusiak datozen urteotarako. Horrez gain, idazle elkarteak Cervantes Institutuaren antzeko erakunderen baten sorrera bultzatu nahi du. "Era horretako artekari bat beharko genuke nazioarteko presentzia sendotzeko", esan du Rodriguezek.

Barruko giroa lasaitu

Etxe barruko kontuei begira, EIEko zuzendaritza berriak idazleen adierazpen askatasuna defendatzea izango du helburu hemendik aurrera, azken aldian egon diren egoera gatazkatsuak gaindituz.

Aurreko zuzendaritza taldeari gardentasun eza leporatu zioten arren, Fito Rodriguezek garrantzi handikotzat jo ditu haren ekarpen bi: plan estrategikoa eta kongresua, "planak aldaketak eragiten dituelako eta kongresuak eztabaidarako foroa duelako".

Ildo honetan, aurreko urtean EIEren zuzendaritzak jaso zituen kritika guztiak ikasbide izan dira Elkarte osoarentzat. Arazoak sortzen direnean, horiek behar bezala bideratzeko egitura zehatz eta espezifikoa sortzea da batzorde berriaren asmoetako bat.

Horretarako, estatutuak aldatuko dira luze gabe, zuzendaritza batzordetik at lan egingo duen zaintza edo berme batzorde bat sortu nahian. "Salaketak edo kritikak jasotzen direnean, horiei aurre egiteko konponbiderako tresnak behar ditugu", aitortu du EIEko lehendakari hautatu berriak.

Idazleen bozeramaile

Eskubide profesional eta moralak defendatu, euskal literatura hedatu eta idazleen lana gizartean zabaldu eta bideratzeko asmoarekin jaio zen Euskal Idazleen Elkartea 1982an. Egun, 325 bazkide ditu, eta horietatik %53 gipuzkoarrak dira, %21 bizkaitarrak, %11 Iparraldekoak, %10 nafarrak eta %5 arabarrak.

Aipatu xedeak erdiesteko, elkarteak ekimen ezberdinak abiatzen ditu. Idazleak ikastetxeetan programan idazleak eskoletara joaten dira beren obra jakin bati buruz hitz egitera.

Idazleekin solasean programak, aldiz, irakurtzeko zaletasuna biztu eta irakurleak literaturara erakartzea jomuga du. Komatxoen artean irratsaioak, Hegats literatur aldizkariak eta Kalegats dibulgazio aldizkariak ere euskal literaturgintza eta harekin lotutakoa dute gai nagusitzat.

Biltzarren esparruari dagokionez, Galeuscak Galizia, Katalunia eta Euskadiko idazleen topaketa bultzatzen du urtero literatur-gai monografiko jakin baten inguruan.

Idazle Eskola idazketari buruzko 300 orduko graduondokoa da, eta Erakusketa Ibiltariak mende honetako idazle berriak ezagutzera emateko xedea du. Elkarteak egiten dituen ekimenen sorta Liburuen xarma bildumak osatzen du. Ikasleei liburuak nola irakurri behar zaizkien azaltzen du bilduma honek.

Euskal Idazleen Elkarteak halaber, doako zerbitzu juridiko-fiskala, neurrira egindako mintegiak, Erreprografi Eskubideen Espainiako Zentroko bazkidetza, lantalde tematikoak eta elkarteak sustatutako programetan parte hartzeko aukera eskaintzen die bazkideei.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_