Amurizak bi liburu argitaratu ditu Bizkaiko bertsogintzaz
"Arratsaldeon eman deigula / Santu ta Birjinak / munduan zerurako / lagun atseginak. Kantuan eingoitugu / geure ahaleginak / ez du oin balioko / lehen huts eginak". Bertso horiek abestu zituen 1959ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Luzio Elortza Arrolak, sasoi horretan Gernikaldean eta Lea ibar guztian ikaragarri ezaguna izan zen bat-bateko hitzen maisuak. Hala jaso ditu, hitzez hitz, Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak Bizkaiko Bertsogintza IV. XX. mendea liburuan, iragan mendeko bertsogintzaren berri ematen duen eta iragan astean Durangoko Plateruenan aurkeztu zen ikerketa-lan erraldoian.
Lanak 1958. urtea du abiapuntu, urte hartan egin baitzen Gerra Zibilaren osteko lehenbiziko txapelketa, Bilboko Arenalean. Liburuaren egileak ondoko hitzekin deskribatzen du plaza hartan bizi izan zen giroa: "1958ko abuztuak 24 egun ditu. Bilboko Arenala puntarik punta jentez beterik dago, urrunetan be jentea zutunik ikusten dela, jesarleku barik. Jentetza horren erdian, zortzi bertsolari oholtza gainean". Finalean parte hartu zutenen zerrenda, berriz, hauxe: Balendin Enbeita, Juan Ormaetxe Taket, Jose Alberdi, Asentsio Bidaurrazaga, Eusebio Zubiaga, Pedro Kastrejana eta Florentzio Zarraga.
Hortik aurrera, 1992ra arte egindako txapelketa guztien berri ematen du liburuak, datu eta jakingarri ugariz lagunduta. Bilketa-lan horretan hiru bertsolari gazteren laguntza izan du Amurizak: Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Urtzi Urrutikoetxea.
Elkarrizketak eta agiriak
Orotara, 40 bertsolariren berri ematen dute ia 800 orrialdetan. Horien artean daude Ireneo Ajuria, Jose Alberdi, Anton Arriola, Balendin Enbeita, Faustino Etxebarria, Juan Ibarzabal Buztarri, Jon Lopategi, Abel Muniategi eta Juanjo Respaldiza.
Hainbat bertsolariri egindako elkarrizketez gain, lana agiri ugariz horniturik dago, adibidez lehenbiziko txapelketa hura egiteko Nazario de Oleaga Euskaltzaindiko orduko idazkariak Informazio eta Turismo Ministerioak Bizkaian zuen ordezkariari idatzitako eskariaren transkribapena, bertso-saioa egiteko baimena eman zezan Bilboko Semana de Juegos y Danzas Populares ekitaldiaren baitan.
Txapelketa egunean abestutako bertsoen testigantzarik ezean, honelaxe eman zion emaitzen berri lagun bati idatzitako gutunean: "Azkenez, atzo egin zan Bizkaiko bertsolarien lehenengo sariketea. Bizkaiko txapelduna gelditu zan: Valentin Enbeita, Muxikakoa; bigarren, Juan Ormaeche, Larrorikoa; hirugarren, Jose Alberdi, Mañarikoa; laugarren, Asensio Vidaurrazaga, Getxokoa; bosgarren, Eusebio Zubiaga, Urdulizkoa; ta gero, Pedro Castrejana, Loiukoa, eta Florencio Zarraga, Bergarakoa".
Halaber, Amurizak 36ko gerra piztu arte Bizkaiko bertsolaritzak izandako bilakaerari buruzko liburu sortaren hirugarren alea aurkeztu zuen.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.