"Askok ezin dute onartu bi edo hiru identitate izaterik"
Iván Igartuak (Gasteiz, 1972) Harrizko hiri hau poema-bilduma kaleratu berri du. 2001ean argitaratu zuen bere estreinaldiko literatur-lana, Metroko neska ipuin bilduma, eta ipuinetik poesiarako jauzia "erraz" egin duela dio gasteiztarrak, gure gizartearen gabezia eta arazoak islatzeko aukera eman diola diziplina berriak. Eslaviar eta Espainiar Filologiako ikasketak egin zituen Igartuak bere garaian eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean ematen ditu eskolak.
Galdera. Zergatik aukeratu duzu poesia oraingoan?
Erantzuna. Ipuin laburretik poesiara dagoen jauzia ez delako handiegia. Hala ere, egia da subjektibitatea beste era batera azaleratu ohi dela poema batean, agian gardenago. Ez dakit horren beharra izan ote den poesia idaztera eraman nauena.
"Hiria bakardadearen eremua izan daiteke, baita berrikuntzen eta aldaketen esparrua ere"
"Nazionalismoaren indarkeriak judu bihurtu ditu Euskal Herriko biztanle asko"
G. Unreal city-n diozu ez dela harrizko hiria, zementuzko harri irreala baizik. Irudi bitxia...
E. Hiri berriak ez daude harriz eraikiak, zementuz baizik. Benetakoak ez diren harriez eginak daude, baina harriaren sendotasunarekin. Niretzat hiriaren harri irreal horiek sinbolo bat dira, kanpoko erasoen aurrean irauteko ahalmenarena. Gabriel Arestiri omenaldi zuzena egin nahi izan diot tituluan.
G. Metroaren deskripzioak Bilbo gogorarazten digu. Bilbok eman dio bide zure poesiari, edo beste hiriren bat izan da?
E. Egia esan, ez dut uste hiri jakin bat nuenik buruan. Bat izatekotan, nire bizitzan esanahi berezia izan duen Mosku litzateke, han ia sei urte eman bainituen. Edozein kasutan, esango nuke hiriek beti izaten dutela zerbait amankomunean.
G. Dena den gaua eta bakardadea eskutik doaz zenbait poematan. Hiriaren deskribapen tristea eta grisa. Grisarekin lotzen da beti Bilbo, eta zu ez zara ideia horretatik asko urrundu...
E. Moskuren kasuan ere, grisa litzateke urtean zehar ikusten den kolore nagusia. Liburuan, hala eta guztiz, hiriaren irudia gutxienez bikoitza edo dela iruditzen zait. Bakardadearen eremua izan daiteke, baina aldi berean berrikuntzen eta aldaketen esparrua. Bilboren irudi estereotipatu horrekin bat etortzea ez zen, edozein kasutan, nire asmoa.
G. Gure gizartearen anitz gaixotasun ere islatzen dira zure poemetan: ahanztura, identitatearen auzia, indiferentzia... Tregua aurretik idatzitakoak dira poemok, esperantzak ihes egiten duela baitiozu. Orain idatziko zenuke besteren bat?
E. Oraingoz ez dut uste. Gure gizartean errotu den minbizirako sendabidea aurkitu dela esateko goiz da oraindik.
G. Jon Juaristi eta Mario Onaindiari eskainitako poemak ere badira. Aipatu gaixotasun horren biktimatzat dituzu?
E. Zalantzarik gabe, terrorismoaren eta gure gizartean oso hedatua dagoen koldarkeria interesatuaren biktimak izan dira. Balio eta adore intelektuala baino beste ezaugarri batzuk sustatu izan ditugu, hor dago arazoa. Idazle biak dira, nire iritziz, ezbehar guztien aurka iraun dezakeen hiriaren partaide eta arnasa bezain premiazkoa zaigun kultura berri baten aitzindari.
G. Felipe Juaristiren esaldi ezagunarekin bat egiten duzu: "Metaforak ditut buruan, baina erantzunik ez". Poetaren ezina ikusten da poema askotan. Ezin horrek elikatzen du egilea?
E. Bai, hor kontua da erantzun garbirik ez daukagula, eta horren ordez batzuetan metaforak sortu behar direla. Beste aldetik, jakina, ezina literarioa da, gai klasikoetako bat.
G. Zuk sujeritzen duzunez, kale luzeegia da bakardadea?
E. Luzeegi izatera irits daiteke, bai. Baina baita pozgarria eta gozoa izatera ere. Bakardade gozo eta emankor horren alde egon nahi nuke aldi oro.
G. "Hiriaren hitzak" ere aipatzen dituzu. Zeintzuk dira, zure ustez, gaur egungo euskal hiriaren hitzak?
E. Oro har, anitzak dira, edo beharko lukete izan. Inportanteena, hala ere, zera da, hitz horiek guztionak direla hirian, eta ez giza-talde, leinu edo ideologia bakar batenak.
G. Juduaren bakartasuna aipatu duzu poema batean. Judu sentitu zara inoiz Euskal Herrian?
E. Ez da kontu pertsonala (edo bai, nork jakin). Poema horretan juduen jazarpenaren euskal irakurketa zeharkako bat proposatzen dut, nazionalismoaren indarkeriak judu bihurtu baititu biztanle asko.
G. "Nik Euskal Hiriaz amesten dut, Euskal Herriaz baino. Hiria, printzipioz, ez da inorena eta denona da". Atxagak esana. Identitate askoren batuketa horrek erakartzen zaitu? Hortara goaz?
E. Identitate desberdinen batuketa oso erakargarria egiten zait, ez gizartean bakarrik, baita gizakiarengan ere. Askok ezin dute onartu bi edo hiru identitate izan ditzakegula, baina hori posible da eta, gainera, aberasgarria. Gure burua aldi berean euskalduna eta espainola sentitzea bezala. Ikuspegi honetatik benetako hiri batean, herrian ez bezala, gizakiaren jatorriak ez du garrantzirik.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.