Denboraren beste aldeak
Iban Zaldua badabil pixkanaka-pixkanaka euskal literaturaren alorrean bere lanaren kalitateari dagokion tokia hartzen. Ohikoa ez dena egin du oraingoan: hiru liburu ia batera argitaratu. Nobela bat gazteleraz, euskal literaturaz saioa eta orrialdeotara ekarri nahi genukeen ipuin bilduma: Etorkizuna, hamabost ipuin ia politiko.
Ipuingintza harrigarrian kokatzen badu ere bere burua, oso ongi daki etiketa hori zorrotza izan dela euskal idazleentzat eta maiz esan dela literatura harrigarria egitea errealismoa ez jasotzeko bide izan dela. Horregatik agian, ipuin ia politikoak dira bereak, errealitatean ongi errotuak.
Hamabost ipuinetan lehengo liburuetan emandakoaren adibide berriak eta agian sakonagoak ematen ditu azalera. Denborari buruzko liburu bat da, denbora gai hartzen duena, idazleak hainbeste maite duen zientzia fikzioari egindako omenaldia, izenburuak gaia nahiko iradokitzen ez duen Konponbidea etxebizitzaren arazorako ipuinean edo ironia latz batekin lan egiten duen Etorkizuna deitutakoan. Denbora bada harrigarritasunerako zubia, tolesdurarekin jolasten denean. Bada pertsonaiaren nahia iragana aldatzeko, oroimenean aldatu, eta hara berriz itzuliz eta dena beste era batera izango zitekeela asmatuz, hala nola Kontuak ez du erremediorik edo aipaturiko Konponbidea etxebizitzaren arazorako. Denbora sinbolo gisa eta pertsonen asmo nagusi gisa, Etorkizuna kontaketan gertatzen den legez, edo esaldi soil gisa besterik ez: Maiatzaren lehena.
Batasuna, ordea, ez dator soilik gaien aldetik. Itzalak liburutik hona batasunaren hariak indartu egin ditu egileak, liburuan zehar eta auto-erreferentziaren bidez narrazio bat osatzen duen historia baten bidez. Badira beste batasun hari zabalagoak, eta isilago geratzen direnak: pertsonaien adina, adibidez, edo bere egoera: ia guztiak banatzeko zorian edo banatuak daude. Krisialdian, bere bizitzako aro berezian hartu ditu Zalduak eta haien zalantzak eta ibilbideak kontatzen ditu. Batasun hariak badira ere, noski aurkitu dezakegula desberdintasunik ipuinotan. Oro har Iban Zalduaren ipuingintzaren zenbait ezaugarri nagusi aurkituko ditugu. adin helduago batean murgildurik, oroimenarekin lanean, baleude bezala.
Oro har, baina, nire ustez, eskuaren mekanika askotan nabari dela esango nuke. Eta ideietan zorrotza da ipuin gogoangarriak diren bilduma hau.
Iban Zaldua: Etorkizuna. Alberdania. Irun. 2005. 113 or. 12,50 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.