_
_
_
_
LIBURUAK | Gaiak | 40. EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA

Abenduko karreristak

Urtero bezala heldu da gure bizitzara Abenduko karreristen Itzulia, Durangoko Itzuli nagusia, alegia. Benetako txirrindulariak negu gogorrean lasaitasun baketsuan diren artean, gure abenduko karreristek dena dute prest Durangorako. Ez da lehiaketa kontua, ez, baina hor ditugu irteera marra nork hurbilagotik zapaldu.

Sailkapen nagusirako aurton izen asko daude. Hor dugu Atxaga, Lekuak (Pamiela) lanarekin, eta orain arte argitaratu duen Teresa poverina mia bezalakoa bada, urrezko mailota janzteko aukerak izango ditu. Hortxe aspaldiko partez aritzen ez zen Koldo Izagirre eta bere Sua nahi, Mr, Churchill? (Susa). Irteeran dugu bere onenak Durangorako uzten dituen Sarrionandiaren Harrapatutako txorien hegalak (Baigorri). Txillardegi ere etorri zaigu aurtengo zitara bere nobela berriarekin: Labartzari agur (Elkar).

Aldapatsua eta malkarra bihurtzen ari da gure artean poesiaren gaia

Baina lehendik karrera hau irabazita daudenekin batera abiatuko dira, eta ez diete aurton erraz jarriko, Harkaitz Cano eta bere Neguko zirkua (Susa) berezi eta zoragarria; Unai Elorriagaren Vredaman (Elkar), Tagoreren etxearen izena zena, Albaro Rabellik dixit, Itzulia interesez beteko duena; Kirmen Uriberen Guti (Elkar); beti bezala entzutetsua egin den Arretxeren Kleopatra (Elkar); eta oroimen pertsonalaren eta historikoaren artean mugitzen den Juan Kruz Igerabideren Hauts bihurtu zineten (Alberdania), bere editorearen ustetan aurtengo Itzuli honetan lehen postuetan ibiliko dena; Aingeru Epaltza, beti bezala hizkerarekin oso sendo, Lasto sua (Alberdania) ipuin bilduma eman du; Lutxo Egiaren Ezker hanka falta zuen (Susa)...

Badira idazleak hainbat arrazoirengatik, urterik urte genero literarioz aldatzen direnak. Sari nagusia eskuratuko ez balu, denetara jokatzeko prest dagoena Juan Kruz Igerabide da. Badu itzulpenik (Artur erregearen heriotza Erein) badu haur literaturako saiorik, badu berrargitalpenik (Egun osorako poemak zoragarria), bere nobelaz gain. Horrelako lanarekin aipamen zabala beharko luke idazleak.

Aldapatsua eta malkarra bihurtzen ari da gure artean poesiaren gaia. Literatura sistema bihurtu ginenetik hona, saltzea kontu berezia egin zaigu, garrantzitsua, ezinbestekoa. Eta poesiak, ai!, ez omen ditu sosak ematen. Itzuliaren oihartzunak barreiatu direnetik, martxa hobea hartu du poesiaren argitalpenak. Karlos Linazasorok, ohi duen sendotasunarekin Denboraren aleak (Pamiela) eman du, Patxi Salaberrik No. Poema akrilikoak (etxe berean), Sonia Gonzalezek Poema anmiotikoak (Irun saria), paradoxaz eta indarrez hasten dena, ez bagina izan nahi genuke. Angel Erroren Gorputzeko humoreak guztiz aipagarria da. Ikusten denez, mendiko sariaren txapela denen artean jokatu beharko dute.

Ospakizunetan oinarrituriko literatura sistema da gurea. Eta urtea bukatzen ari bada ere, Lauaxeta izan dugu hizpide. Durangoko Itzulerako Artikulu hautatuak (Labayru) iragartzen da, eta Gotzon Garateren liburua eta udan Mungian egindako ikastaroaren argitalpena. Ah! Eta Arrats beran poema liburuaren berrargitalpenaren berri ere zabaldu da. Lauaxetaren urtea ez balitz kontuan hartzekoa da Bitoriano Gandiagaren Poema argitaragabeak (Elkar).

Bilera batean nintzen behin eta euskal literatura hurbiletik ezagutzen duen akademikoa sartu zen gelan. Nobela bat zekarren besapean, eta galdetu nion ea zer moduz; hasi barik zuela oraindik erantzun zidan. Bilera bukatu zenean nobela mahai gainean ahaztuta joan zen akademikoa. Mutu geratu nintzen eta inork irakurriko ez duen liburu ale haren gomutaz adierazi nahi nuke farol amatatua.

Neurri berean heldu zaidan zerrendan agertzen ez diren idazleen omenetan piztu nahi nuke farola. Adibidez, Iban Zalduaren Etorkizuna ahaztu zaie zerrenda egin dutenei. Baina zer egingo genuke guk etorkizunik gabe? Itzulia itzali akaso?

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_