_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Hitz naturalen bidezidorretan

Euskara baserri girotik atera zuten bi aitzindari omenduko ditu Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak, euskara naturalaren mugak baserri girotik harantzago zabaldu zuten Jean Pierre Arbelbide eta Frantzisko Laphitz idazleak omenduko ditu ostegunean, Irisarrin, Donibane Garazitik kilometro gutxira, egingo duen batzarrean. Mugaren alde banatan jaioak, Arbelbide eta Laphitz nafar eta euskaldun peto-petoak izan ziren; bata Zaron jaioa, eta bertzea, Arizkunen.

Baztandarra baxenabartarra baino bederatzi urte zaharragoa zen, baina patuak bat eginda eraman zituen jakintsuen paradisura, 100 urte bete baitira aurten mundu honetako nekeei betiko adio esan zietela.

Frantzisko Laphitz amaren sorterrian jaio zen 1832 urtean, baina lehen karlistadaren buruan, Irisarrira, aitaren jaioterrira, aldatu zen. Hazparneko ikastegian klasikoen jakinduriaz jantzi ondoren, Uztaritzeko eta Baionako apaiztegietan amaitu zituen ikasketak. 25 urte zituela, apaiz ordenatu eta Baigorriko elizara bidali zuten laguntzaile gisa. 1862an, Urruñako lore-jokoetako bigarren saria lortu zuen Oderik edo Aita Sainduaren soldado poemari esker.

Garai hartan, Jean Pierre Arbelbide apaiz ikasketak egiten ari zen. Zarotarra ordenatu zen urte berean -1867an-, Laphitzek urtebete zeraman Zuberoako Altzai herriko erretore. Hantxe idatzi zuen argitara eman zuen liburu bakarra, Bi saindu hescualdunen bizia, San Iñazio Loiolacoarena eta San Franzizco Zabierecoarena.

Luis Villasantek lan hori "euskaraz inoiz idatzi den libururik ederrenetakoa" zela esan zuen, santuen hagiografietan erabili ohi zen estilo zorrotzaren ordez, elkarrizketa eta deskribapen arinez apaindutako narrazio atsegina osatu baitzuen.

Handik gutxira, San Mixel Garikoitz behenafarrak sortutako betarramiten ordena erlijiosoan sartu eta Hegoamerikara joan zen misiolari; lehenengo, Uruguai eta Paraguairaa, eta hil aurreko urteetan, Argentinara.

Arbelbide zarotarrak ere misioaren deia sentitu zuen, baina beste era batera. Ordenatu ondoren, Hazparneko misiolarien kongregazioko buru izendatu zuten, eta apezpikuaren iradokizunei entzungor eginez, Erromara eta Hegoamerikara abiatu zen, kongregazioa bere buruaren jabe bihurtzeko asmoz.

Ahalegin haiek sortarazi zioten egonezina baretu nahian, 1887an, Bokazionea edo Jainkoaren deia lan mardula argitaratu zuen Lillen. Hurrengo urtean, Iruñeko katedralean ibili zen predikari, baina erlijioaren idatzizko dibulgazioa baztertu gabe.

Horrela, 1890 eta 1895 urteen tartean, kristau fedearen gaineko beste hiru liburu plazaratu zituen: Erlisionea: Eskual Herriari dohazkion egiarik beharrenak -Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak 2004an berrargitaratua-, Kalbarioa eta Igandea edo Jaunaren eguna.

Bi idazle handiok euskara naturalaren bidezidorretan barna egin zuten esplorazioaren emaitzak www.euskadi.net/liburutegidigitala eta www.armiarma.com/klasikoak helbideetan eskura daitezke. Bidegileak bildumak beraien biografiak argitaratuko ditu luze gabe.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_