Haur kontuak baino gehiago
Jolas tradizionalek haurren izaera osatu eta balioak transmitzeko tresna egokia direla diote adituek
Jolastea zeregin unibertsala da, munduko edozein tokitan haurrek aukerarik txikiena ere baliatzen baitute jostatzeko. Gizaldiz-gizaldi, ordea, jolasteko erak eta jostailuak aldatuz doaz eta duela 100 urteko aitona-amonen jokoek ez dituzte egungo umeek erabiltzen.
Tortolosek, puxtarriek edoezkutaketa jokoak urtetan biziraun dute. Hala ere, egun gero eta haur gutxiagok ezagutzen dituzte. Kultur ondare hori jaso zuen duela hamar urte Labayru Ikastegiak Juegos Infantiles en Vasconia liburuan. Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren barruan plazaratu zen lanak hainbat joko tradizionalen jatorria eta arauak biltzen ditu.
Esperientzia horretan oinarrituz, joko tradizionalek arlo pedagogikoan izan dezaketen garrantzia nabarmentzen du Gurutzi Arregi Labayru Ikastegiko Etnografia Saileko zuzendariak. "Gaur egungo umeek bakarrik jolasten dute, gizarteak hartu duen dinamikari jarraiki; joko tradizionaletan, aldiz, umeek elkar hartu eta beren gizartea eratzen dute", dio adituak.
"79 herritan inkestak egin genituen eta ikerketa burutu genuen", gogoratzen du Gurutzi Arregik. Lan mardularen emaitza 1993. urtean argitaratu zen eta 800 joko, 136 abesti eta 300 argazki bildu zituen. "Gure herrietan jasotako informazioaz gain, gure aitona-amona, guraso, bizilagun nahiz beste hainbat pertsonekin hitz egin genuen", goratzen du lanaren arduradunak.
Liburua argitaratu zenetik urte batzuk igaro dira, baina umeen jokoek gizarte baten isla izaten jarraitzen dute, adituen arabera ohiturak, natura, erritoak eta gizartearen izaera erakusten baitute. Hala ere, munduko gizarte, pertsona eta ume guztiek uste duguna baino elkarren antz handiagoa dute, hauetako joko asko mundu osoan ezagunak baitira.
Gurutzi Arregiren iritziz, artzain-jokoa da horren adibiderik garbiena. "Lauki batean harriekin" jolasten den joko hau Ovidio poetak deskribatzen zuen duela 2000 urte. "Euskal neskatilak, bestalde, ahari edo bildots tortolosekin aritu gara urteetan zehar, baina joko bera praktikatzen dute egun Indiako neskatilek, hezurrekin ordez, harriekin", azaldu du.
Beste kultur elkarte eta erakunde batzuek Labayruk egindako lana baliatu dute azken urteotan. Urtxintxa aisialdi taldeak, adibidez, joko tradizional horiek biltzen dituzten CD-Roma kaleratu berri du eta ikastaroak eskaintzen dizkie irakasle eta gurasoei.
Joko tradizionalek haur gehiagorekin aritzeko ingurune eta denbora eskaintzen dituzte eta gizarte modernoko umeek aldiz, beste zeregin batzuetara zuzentzen dute asialdia. "Hala, egungo gizartean aisialdiaren beherakada izugarria da eta jolas irekia gero eta urriagoa da umeentzat", argudiatzen du Labay-ru Ikastegiko arduradunak.
Horretarako arrazoiak ugariak dira. Batetik, hirigintzak espazio libreak desagertarazi ditu eta haurrek "etxean igarotzen dute denbora asko". Bestalde, hezkuntza prozesua gero eta zabalagoa da eta aisialdia asko mugatu da. "Honekin batera, 70eko hamarkadan jostailua gailendu zen jolas tradizionalak bigarren maila batera baztertuz", dio Gurutzi Arregik.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.