_
_
_
_
Entrevista:JESUS ALTUNA | Arkeologoa

"Euskaldunek asko baloratzen dute arkeologia"

Jesus Altuna (Berastegi 1932) Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria izana, 1979-85 eta 1991-97 urte tarteetan, elkarte horretako Historiaurre saileko lehendakaria da egun. Historiaurreko ikerketetan aditua, Aita Joxe Migel Barandiaranen ikasle, hainbat urte daramatza historiaurreko gizakien arrastoa jarraitzen. Orain, berriki aurkitu duten Zestoako Irikaizko aztarnategian ari da lanean. Aurkikuntza horri garrantzi handia ematen dio arkeologoak, "Paleolitikoko bizimodua nolakoa zen" hobeto ulertzen erakutsi baitezake.

Galdera. Gipuzkoan izan diren aurkikuntza berriek zer ekarpen gehitu diote Euskal Herriko Historiaurreko ikerkuntzari?

Erantzuna. Topatu den Zestoako Irikaitz aztarnategian egun azterketa asko egiten ari dira eta Historia Zaharreko garaian zentratuak dauden ikerketak dira batez ere aipagarriak. Irikaitz Euskal Herrian ezagutzen dugun zaharrena da eta bertan Behe Paleolitikoko aztarna ugari topatu dira, hezurrik azaldu ez den arren.

"Artzain gazte batek esan zion Barandiarani Aralarreko trikuharriak hilobiak zirela"
"Irakaizko aztarnategiak Paleolitiko garaiko bizimodua nolakoa zen erakutsiko digu"

G. Zer aurkitu duzue bertan?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

E. Tresna eta lanabes aldetik nahiz sedimentologia aldetik informazio ugari dago bertan. Orain arte Euskal Herrian azaldutako Behe Paleolitikoko aztarnak testuinguru gabe eta azalean aurkitutakoak ziren, estratigrafiatu gabeak. Aztarnategi bat lehen gizonaren aztarnak aurkitzen ditugun toki bat da eta aztarna guzti hauek estratigrafiatuak egoten dira, hots, mailaz maila aztertu daitezke. Orain arte Euskal Herrian azaldu diren Behe Paleolitikoko gauzak ingurugirotik kanpo aurkitu dira, hots, erreka inguru batean egungo objektu ugarirekin nahastuta. Hemen, berriz, lehen aldiz gainean egungoa aurkitzen dugu, beherago Goi Paleolitikoko aztarna batzuk agertu dira eta beherago Behe Paleolitikoko beste batzuk.

G. Eta zein da aurkikuntza horien garrantzia?

E. Garai hartako bizimodua nolakoa zen erakutsiko digu, izan ere, beste lekuetatik estrapolatu behar izan dugu gaur arte. Orain arte tresnak azaldu izan dira Iruñean, baita Baiona aldean ere, beti erreka inguruetan, baina hemen bezala, bere geruzari lotuta agertzen den lehen aldia da. Oraindik ikerketak hasi besterik ez dira egin baina ziurrenik, orain arte uste genuena konfirmatzeko balio izango dute.

G. Horrelako beste aztarnategirik Euskal Herrian izatea posible al da?

E. Ziur naiz egongo direla, baina topatzea zaila da; hemen giroa hezea da eta horrelako aztarnategien gainean lur asko jalgita egoten da. Leku lehorrago batean, Nafarroa edo Araba hegoaldean adibidez, erreka terraza batean dena airean dago florarik ez delako apenas eta azalean dira gauza guztiak. Hemen, aldiz, Oriako ibai ertzera joanez gero, bertan ezin duzu ezer ikusi, nekazal lurrak baitaude eta gainean landare asko dira. Gehienez zulo bat egin dezakezu, ea zer edo zer topatzen duzun. Hala ere, noiz edo noiz zerbait aurkitu dezakezu Zestoan egin zuten bezala.

G. Joxe Migel Barandiaranekin hasi zinen lanean.Geroztik zertan aurreratu da arkeologiaren ikuspuntutik?

E. Zientzia guztietan bezala, berrikuntza ugari izan dira eta hasi nintzenean adibidez ez zen erradiokarbonoko dataziorik egiten; ondoren tresna hori etorri zitzaigun eta honekin hezurrak zer garaitakoak diren jakin dezakegu. Bestalde, paleontologia arloan, garai haietako lore hautsa eta polena aztertuz garai haietan giroa biziko hotza edo epela zen jakin dezakezu.

G. Euskaldunok baloratzen al dugu arkeologiak gure historia eta Historiaurrea ezagutzeko duen garrantzia?

E. Euskaldunak asko baloratu eta errespetatzen du arkeologia, nahiz eta ez dakien oso ongi arkeologoak zertan ari garen. Badaki, ordea, gure arbasoen aztarnen eta bizimoduen atzetik ari garela. Horren adibide, itxi izan ditugun leize-zuloak dira, Ekain edo Altxerri besteak beste, horko ateak ez dituzte hausten badakitelako bertan altxor bat dela eta errespetatu egiten da. Beste hainbat tokitan, ordea, ez da hori gertatzen eta asko hautsi egiten dituzte.

G. Eta behar beste ezagutzen al dugu arkeologoen lana?

E. Trikuharriak eta mairu- erratzak izen ezberdina duten heinean, izen ezberdinak jarri zaizkien heinean, ezberdintzen direnaren seinale da. Hala ere, alor horretan lan handia egiten ari gara orain eta azken hiru urtetan Gipuzkoan diren megalito guztiak sasiz, larrez eta otez tapatuak zeuden eta seinalizatu ditugu. Orain hain zuzen Aralarrera doazen zazpi bideetan zazpi panel handi jarriko ditugu bertan diren megalito guztiak argituz. Nolanahi ere lehenengoek ere bazekiten haiek hilobiak zirela; Barandiarani 1916. urtean mutil koskor batek esan zion non zeuden lurperatuta Euskal Herriko azken jentilak. Artzain gazte batek esan zion Barandiarani zer zen hura, hilobi bat zela... Gaurko mutil koskorrek eskolan ikasiko dituzte holakoak baina ez aitonarengandik.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_