_
_
_
_
_
Entrevista:KEPA FERNÁNDEZ DE LARRINOA | Etnologoa | Gaiak

"Dantza tradizionala gaztetu eta feminizatu egin da"

Etnografia ikerketan lan ugariak egina da Kepa Ferandez de Larrinoa bilbotarra. Horietako berriena Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco da, Jaurlaritzaren babesarekin argitaratua. Argitalpenak laguntzeaz gain, erakundeek arlo honi buruzko hezkuntza bultzatu beharko lukeela dio egileak.

Galdera. 300 dantza bildu dituzu katalogoan. Diren guztiak daude bertan?

Erantzuna. Faltako da baten bat, deskuidoan, baino gutxi. Benetako inbentarioa egin dugu.

G. Eta zer egiteko aukera ematen du orain katalogoak?

E. Honi esker posible da aurrerantzean politika kulturala planteatzea, dantzen alorrean, zeren deskribapena eta dantza bakoitzaren bibliografia daukagu, beraz, informazio oso-osoa da. Egun ondare etnografikoak ez dauka behar duen balioa, lan honek laguntzen du balio hori aitortzen, behintzat dantza esparruan.

G. Desagertzeko arriskuan al daude dantzak gaur egun?

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

E. Erlijioari soilik lotutako elkarteek antolatzen dituzte festak krisian daude. Aldiz, elementu profano eta sakratuak nahastean iraun egiten dute. Honela, Aste Santua garrantzitsua bihurtu da kontsumorako. Bestetik, edozein dantza leku zehatz batekin lotzen denean finkatu egiten da eta zail desagertuko da. Badira sei edo zazpi urtez leku batean dantzaturiko doinuak eta jadanik jendeak erabat barneratu dituenak. Atxikimendua dago. Beste batzutan aldameneko herrian dantza polita dutela eta giza konpetentzia horretan dantza berri berria sortzen da.

G. Tradizioa gain, nahasketa ere ba omen dago dantza tradizionalean.

E. Dudarik gabe. Kantabrian bertako dantzatzat hartzen direnak lau kilometro urrutiago, Bizkaian, euskal ikurtzat dituzte.

G. Tradizioaren kontra zer berrikuntza dago euskal dantzan?

E. Dantzariak gero eta gazteagoak dira, helduen lekua hartu dute, emakumezkoek gizonezkoena bereganatu duten eran. Dantza gaztetu eta feminizatu egin da. Denek ez dute onartu. Gertatu da Baztanen txistulariak isilik gelditzea neskak plazan mutil-dantzak egitean.

G. Neskek dantzan duten papera ere aldatu da?

E. Baita ere. Zuberoan jauziak ere neskek egiten dituzte. Hori ikustean gertatu da gizonek beste papera hartu dutela. Esaterako, Zuberoako maskaradetan emakumezkoak ugaltzean gizonezkoek beltzen tokia hartu dute, hor astakeriak egin eta indarra erakusten dutelako, bere subirotasuna erakusten dute. Duela 40 urte prestigiosoagoa zen dantzari izatea, baina gaur nahiago dute beltzeria.

G. Zer egin behar luke Jaurlaritzak dantza bultzatzeko?

E. Etnografia ikerketa gune autonomoa zabaldu, hainbat sailekin, dantza barne. Bigarrenik, hezkuntza garatu. Antroprologia lizentziatura barnean ikasketak egin behar dira jakiteko ondare etnologiko-etnografikoa nola antolatu behar den. Egun katalogatu baino ez du egiten.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_