Galera sentimendua
Ugerra eta kedarra da Sonia González idazle barakaldarraren lehenengo eleberria. Aurretiaz bazen ezaguna olerkigintzan Sagarroiak izenburuko poema-liburua argitaratu zuenez gero.
Bilboren metafora dugu berriro Ugerra eta Kedarra, Bizkaiko hiriburuaren alde batena behintzat, galduz doan Bilboren ezaugarri bat, zatarkeria hain zuzen.
Zatarkeria horren lekuko mutuak, euskal idazle askok ohituta gauzkaten bezala, Zazpi Kaleak eta itsasadarraren alboko bazter eta auzuneak dira, bertako kale estu eta txisaztuekin, beren taberna-zuloekin, beren biztanle tipikoekin...
Baina Ugerra eta kedarra galera sentimendu handia da. Liburua hiriaren giro horren galera da, jada oroitzapen hutsa izan daitekeena; galera arauetatik kanpo bizi nahi izan zutenena; baita amets eta idealen galera ere. Baina eleberrian bada gainontzekoen gainetik nabarmentzen den osagairik, batez ere maitasunaren galera deskribatzen baitu, azkenean bizia galtzera eramango duen sentimendua.
Izan ere, istorio nagusia Kat, droga eta delinkuentzia munduan dabilena, eta Eñaut ekintzaile politikoa denaren arteko maitasun ezinezkoaren inguruan kiribiltzen da. Biak dira eleberriaren protagonista nagusiak, biak dira galtzaileak, biak arestian aipatutako galera horietatik etorriak.
Une batez bien artean ernatzen den maitasunak -beharbada euren azken aukera izan daitekeena- porrot egingo du, hasitako bideak ezingo dituzte gainditu eta muturreraino helduko dira.
Eleberriak baditu errealismo zatarraren osagai guztiak (gaueko giroa, sexua, tabernak, drogak, musika, nabarmenenak aipatzearren). Ildo horretan Sonia Gonzalezen azerturik handiena protagonistengana heltzeko modua izan da, narratzailearen ahots ikuspuntuaren aldaketen bidez, barru-barrutiko hurbiltasuna eman diona.
Hala ere, eleberriak badu arazorik. Agian ahulena topikoetan jausteko arriskua da eta, beharbada orijinaltasuna kentzen diona, beste idazle asko ibilitako gai berdinetan ibili izana.
Ugerra eta kedarra. Txalaparta, 2003.
Sonia González:
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.